Atzo, Juan Kruz Lakastaren Euskadi Irratiko goizeko prentsa errepaso eruditoan, eta baita arratsaldez Maite Artolaren Mezularian, blog euskaldun bat aipagarri. Volgako Batelariak aipatu zituzten!
http://eibar.org/blogak/volga Aibadios! Azkenean bagara zerbait! Baina ez, alarma faltsua, Batelarienean ez da publikatu Lakastak eta Artolak esandakoa: paperean argitaratu dutena da notizia, paperean argitaratu dutelako. Errepaso digitalik ez dugu merezi, bizitza honetan ez behintzat.
iruzkinak
lubaki digitala hori da, beste bi hitzetan; i-gnorantzia eta axolagabekeria, hurbil hurbil.
Eta txarrena da, profesional hauek bere burua laostiatzat dutela.
Askotan harrotzen naiz neure belaunaldiaz, neure klasekideetaz, baina batzutan....
Edonola ere, blogosferan egunkariei buruzko aipamenik topatzen badut, aipua irratira eraman ohi dut. Hainbatetan sartu dut Sustatu, baita beste zenbait blog ere: Hamaika ikus-entzuteko jaioak, Superbai, 1976, Ergeletan Ergelenak, Pello Zabalarena, Urzelairena...
Gaztelerazko batzuk ere aipatu izan ditut: Malaprensa, Escolar.net, Periodistas 21, Pascual Serranorena...
Euskal blogosfera segitzen dut eta ez litzaidake batere inportatuko haren azterketa egitea. Baina oraingoz inork ez dit enkargu hori egin, ez da hori eskatu didaten lana.
PD: Gaztelumendi maitea, nork jotzen duen bere burua 'laostiatzat' eta nork ez oso subjektiboa da. Hortxe utziko dugu.
Portzierto, irratia.com-en 100. saioa 'laostia' iruditu zitzaidan. Egunen batean azaldu beharko zenuke nola bururatu zitzaizun halako saioa egitea. Ez dut inon horren inguruko azalpenik topatu, eta niri formatua, batek daki zer dela-eta, oso ezaguna egin zitzaidan.
Sarri arte
JKL