[Gazt] "Gaztelera ez dago jazarria; fikziozko polemika bat da hori"

Elkarrizketa honetan Juan Carlos Moreno Cabrerak, Madrilgo unibertsitate autonomoko katedradunak gazteleraren jazarpena ezeztatzeaz gain abertzaletasun linguistiko espainola salatzen du (www.meneame.net-en ikusia). Gai honen inguruan El Pais egunkariak aste honetan erreportai bat kaleratu du http://www.elpais.com/articulo/sociedad/perseguido/castellano/elpepisoc/20080421elpepisoc_1/Tes bere irakurleen artean inkesta eginez http://www.elpais.com/encuestas/resultados.html?id=8975
7 iruzkinetiketak: hemen: Euskara bildu
erabiltzaileen botoak: 17, boto anonimoak: 10

iruzkinak

  1. #1   El País-en Juan Carlos ez dute aipatzen, noski. Gregorio Salvador-i dagokionez, hona hemen nola pentsatzen duen: "Que si no hubieran ido desapareciendo las lenguas en el transcurso de la historia (...) no habríamos alcanzado el nivel de civilización en que nos hallamos y solo existirían lenguas mínimas, lenguas de tribu o incluso simplemente familiares (...). Que muchas de esas lenguas minúsculas se van extinguiendo es evidente, pero no hay que lamentarse, porque eso quiere decir que sus posibles hablantes (...) se han integrado en una lengua de intercambio, en una lengua más extensa y más poblada (...). Añado ahora que una lengua desaparece cuando muere la última persona que la hablaba y lo único triste de ese suceso es la muerte de esa persona" (J.C. Morenok berak aipatua: "El Nacionalismo Lingüístico", 164. or.).

    Bide batez, berdintasunari eta pertsonen eskubideei buruz dihardugunez, euskaldun batek edo katalandar batek ba al dauka seme-alabak bere ama-hizkuntzan eskolarizatzerik beste erkidego batera bizitzera joanez gero?
    Jurtzixabi (e)k bidali du duela 93 egun 9 minutuJurtzixabi
  2. #2   P.D. Nafarroa ez dute aipatzen El Pais-eko artikuluan, noski, eta are gutxiago Ipar Euskal Herria eta Catalunya Nord.
    Jurtzixabi (e)k bidali du duela 92 egun 23 ordu 50 minutuJurtzixabi
  3. #3   #1 Gregorio Salvador horren ikuspuntu hori %100 praktikoa da, mundu osoan hizkuntza bakarra erabili beharko litzatekeela defendatzen duten horien antzekoa. Niri behintzat oso tristea iruditzen zait.

    Zure galderari erantzunez, Madrilgo autonomi elkartean aurten katalaneraz ikasteko aukera emateko prest daudela esan dute. Horretarako eskola bat eskaini eta matrikula nahiko egonez gero (ez dakit zein den kopuru hori) hezkuntza "elebiduna" emateko prest omen daude. Katalanez batez ere baina gazteleraz "nahikoak diren" orduak emanez. Informazio gehiago gazteleraz hemen: http://www.elpais.com/articulo/espana/Madrid/tendra/colegio/bilingue/castellano-catalan/elpepuesp/20080212elpepunac_27/Tes

    Nire ustez eskaintza hau propaganda hutsa da, PP-koak "Espainiako hizkuntza guztiak" zenbat maite dituzten erakusteko.
    kokoteraino (e)k bidali du duela 92 egun 23 ordu 49 minutukokoteraino
  4. #4   Pozgarria Juan Carlos honen ahotsa sortu izana, non eta metropolian, nor eta UAMko katedradun bat. Ez dut beraren liburua oraindik irakurri, baina ikusten da hainbat datu eta argudio sendo darabiltzala: ezin zaio betiko txotxolokeriekin erantzun. Iritzi batzuk berplateatu beharko lituzkete batzuek. Ziurrenik ezentzuna egingo dute, baina erreferentzia hortxe egongo da beti.

    Txiste ona El Paisen inkestaren emaitza (hobe broman hartzea): gure "aberkideek" ez dute erremediorik!
    xabidu (e)k bidali du duela 92 egun 19 ordu 48 minutuxabidu
  5. #5   Paisen beste galdera batzuk: ¿Han impuesto las juezas otro estilo al juzgar?



    50 años de la nasa: ¿Hay vida más allá de nuestro planeta?



    Sociedad: ¿Es cierto que hablar del suicidio provoca más muertes? (!!!)

    Ta jendeak botua ematen du. La ostia.
    Amonamantangorri (e)k bidali du duela 92 egun 18 ordu 17 minutuAmonamantangorri
  6. #6   Kontuz, ez ahaztu El País garai batean "El diario independiente de la mañana" zela, baina orain "El diario global en español" bihurtu zaigu. Kontu hauetan ez da batere inuxentea, izatez ere Instituto Cervantes-en asmo inperialisten bozeramaile nagusia da. Prisa taldeak interes handiak dauzka Ameriketan: argitaletxeak, hedabideak, etab. Eta AEBko merkatu "latinoa" mokadutxo ezin goxoagoa du.
    Jurtzixabi (e)k bidali du duela 92 egun 12 ordu 28 minutuJurtzixabi
  7. #7   Erantzun polita eta taxuzkoa, inondik inora, Xabier Paia bertsolariarena Euskadi Irratian. Ikasbilen aurkitu dut:

    http://www.ikasbil.net/jetspeed/portal/media-type/html/language/es/user/anon/page/materialdidacticodetalle?gid=383487
    Jurtzixabi (e)k bidali du duela 92 egun 12 ordu 15 minutuJurtzixabi

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]