EAE-ANVk Arrasateko alkatetzan jarraituko du, Aralar eta EB-Zutikek ez baitute zentsura mozioa babestuko

PSEk eta EAJk ez dute behar beste babes lortuko EAE-ANV Arrasateko alkatetzatik ateratzeko. Izan ere, Aralarrek eta EB-Zutik udal taldeak mozioaren aurka bozkatuko dutela iragarri dute. Bi taldeotako baten babesa beharrezkoa zen mozioak aurrera egin dezan. Mozioaren aurka dauden alderdiek (EAJ, PP, PSE eta EA) 10 zinegotzi dituzte guztira, baina EAE-ANVk, EB-Zutikek eta Aralarrek 11.
3 iruzkinetiketak: hemen: Politika bildu
erabiltzaileen botoak: 11, boto anonimoak: 6

iruzkinak

  1. #1   Izquierda Unida-k bronka bota dio Ezker Batuari (ikusi: [www.gara.net/azkenak/04/73110/es/La-direccion-IU-exige-grupo-municipal-EB-Zutik-Arrasate-que-rectifique albistea]. Gaur arratsaldean prentsaurrekoa emango du EBk.
    ikira (e)k bidali du duela 144 egun 21 ordu 51 minutuikira
  2. #2   Honekin lotuta GARAko editoriala gazteleraz: http://www.gara.net/paperezkoa/20080416/73018/es/Unos-gestores-locales-que-resultan-molestos

    Ze kasualitatea AHT-Elorrio, Superportua-Pasaia, ... Negozio usaina nabari da airean...
    etxeba (e)k bidali du duela 144 egun 21 ordu 26 minutuetxeba
  3. #3   goiena.net-en beste bertsio bat, zuzenekoa...

    "EB-Zutik koalizioaren erabakia alda daiteke, zentsura mozioa zehazteke dago-eta

    Azken orduotan komunikabide gehienek argitaratu dute Arrasateko zentsura mozioak ez duela aurrera egingo, EB-Zutik koalizioak ez duelako hura babestuko. Koalizio horrek Arrasate Irratiari konfirmatu egin dio hori horrela dela; baina Ander Rodriguezek, EB-Zutik koalizioko bozeramaileak emandako azalpenen arabera, PSE-EEk hasieran egin zuen proposamena da onartzen ez dutena."

    http://goiena.net/arrasate/albisteak/eb-zutik-koalizioaren-erabakia-alda-daiteke-zentsura-mozioa-zehazteke-dago-eta
    naroa (e)k bidali du duela 144 egun 21 ordu 13 minutunaroa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]