www.gaur8.info/edukiak/20080412/72260/Iberiar-bihotz-etnikoari-by-passa
xabidu (e)k bidali du duela 221 egun 11 ordu 56 minutu
Iñaki Sotok azken Gaur8n nazioek eta nazio-estatuek osasuntsu bizitzeko beharrezkoa bide duten "bihotz etnikoa" kontzeptua aurkezten digu, arreta berezia eskainiz haren ordezkapen edo "bypass" kasuei, hala nola Andaluziarena, urte luzez espaniartasunaren ardatza izan ondoren, Madrilek eta inguruak ordezkatua. Galizia eta Euskal Herrian ere halako ardatz aldaketak gertatu izanaz eta gertatzen ari izateaz dihardu.
iruzkinak
Dena den, ez nago oso ziur, Andaluzia Espainiaren bihotza izan ote den. Egia da Esipiartasunak -Frankismoan, batez ere- Andaluzia aldeko (sasi) folklore jakin bat erabili dutela: Aste Santuko prozesioak, flamenkoa, folklorikak, zezenketak (nahiz eta zezenketen jatorria Andaluzian ez egon, edo ez bakarrik), etab. Baina haren bihotz eta muinak beti Gaztelan egon dira. Eta Madril lehen Gaztela Berria zeritzon hartan kokatuta dago, hain zuzen. Gertatazen dena da horrela espaniartasun gaztelazale hori abildade handiz mozorrotua izan dela.
Kasu hizkuntzarekin gertatzen denari: espainiera estandarraren oinarria Gaztela aldeko hizkera izan da historikoki, baina gaur egun hori ukatzen dute eta estandar bat badagoela diote, espainiera, zeinaren dialekto bat gaztelera den. Gauzak are gehiago okertzeko, RAEk bere azken gramatika ofixialean "e" hizkia "e" edo "i" baten aurrean halako manera ahoskatzen dela dio (hots, gaztelan ahoskatzen den moduan: "hazes", "dizes"
Pentsa, norbaitek esango balu gipuzkera euskara batutik sortutako dialekto bat dela eta Euskal Herrian "h" aspiratua ahoskatzen dela, nahiz eta toki jakin batzuetan mutua izan... Bada, RAEk eta enparauek berdin.
Argudiatze kontuak direla eta, zuk beste komentario batean aipaturiko Moreno Cabrera hizkuntzalari madrildarraz sarean piska bat arakatu eta beraren testu hau aurkitu nuen sarean: "Prejuicios sobre el Euskera" (http://www.euskaldunak.info/ekarpenak/?p=63 ). Hizkuntza "unibertsalak" hitz egiten dituztenen komentario tipikoei erantzuteko idatzita dago, baina ederto dator guk ere argudio on batzuk ikasteko. Zoritxarrez Cabreraren modukoek ez dute tarte handirik gure auzoen bihotz etnikoko komunikabideetan.
Estatu bedeinkatu honetako hizkuntz fobiak direla eta, duela egun batzuk, badakizue, euskarazko wikipedia 25.000 artikuluetara heldu zela eta zoriontzen ibili ginen. Meneamen ere ipini zuen berria norbaitek eta azalera iritsi zen, eta jende ugaritxok komentatu... denetariko komentarioak, aldekoak bai eta betiko artaburu batzuenak, baina su handirik sortu gabe. Tartean neska katalan baten hitzak, inbidiaz ikusten zuena zein natural hartu zuten meneamekideek euskarazko wikipediaren berria, katalaneko Wpedia ehun milagarrenera iritsi zeneko albistearekin alderatuta. Albiste horretara jo nuen, eta lehenengo 100 komentarioak, ezabatuta (irain zaparradagatik edo). Harrituta gelditu nintzen: hori bai dela hizkuntza bat gorroto izatea.
Bestalde, espainol peto-peto batek errazago onartuko dizu Euskal Herria edo Katalunia independizatzea hor espainieraz beste hinkuntza batez egitea baino. Hizkuntzarenak erraietako zerbait mintzen dio...
Meneamen zenbat "maite" dituzten ikusita, bururatu zitzaidan katalanek zer berri-agregatzaile duten begiratzea. Bi aurkitu nituen: La Tafanera eta Remoume, biak ere partehartze txikikoak. Handiena Tafanera, bai ez oso: Zabalduren antzekoa, bai partaide bai berri kopuruz. Gutxi iruditzen zait, katalan hiztunen kopurua kontuan hartuta (gainera internet kontuetan ez dira atzean ibiltzen, hor dago cat.wikipedia). Zergatik ote hain txikia partaidetza. Galiziako "Zabalduk" ere (Chuza) partaidetza nahikotxo handiagoa du (Tafanerarena halako bi). Bide batez, nahiko umore onekoak Chuzako partaideen komentario asko. Egin nuen barre apur bat euren ateraldiekin (Zabaldun ostera barre gutxi: euskalduna serioa da).