Diagonal egunkariak marketing biral motako kanpaina abiarazi du

Diagonal egunkaria hamabostero kaleratzen da eta gaurkotasuna ikuspegi kritiko batetik lantzen du. Bere eduki guztiak jabetza publikoan uzten dira. Txantxazko webgune honek, Diagonalek irakurlearen zentzu kritikoa asko zaintzen duela duela frogatzen du :-) Pasa den hauteskundeetan Zapaterori esker Diagonal ezagunagoa egin zen: http://www.youtube.com/user/diagonalperiodico
3 iruzkinetiketak: hemen: Gizartea bildu
erabiltzaileen botoak: 8, boto anonimoak: 7

iruzkinak

  1. #1   Apunte txiki bat: Egunkariaren irakurlea naizen aldetik, esatea bere edukiak ez dituela jabetza publikoan jartzen baizik eta CC-BY-ND-NC lizentzia batean, paperezko edizioari dagokionez. Hori da behintzat irakurri dudan azken alean (apirilaren 3tik 16ra jartzen duena).

    Gero webgunean jabetza publikokoa dela dio, nik jada ez dakit zer sinistu.
    janfri (e)k bidali du duela 140 egun 9 ordu 11 minutujanfri
  2. #2   Lan berdina baimen desberdinekin zabaldu daiteke. Beraz, gauza biak zuzenak izango lirateke.

    Zorrotz jartzen bagara, Espainiar Jabetza Intelektualaren Legearen arabera, egileek lanen gainean dituzten eskubide morala utziezinak direnez, egileek (eta bere oinordekoek) ezin dute egiletasunaren aitorpenari uko egin. Beraz, egile batek, nahi izanez gero ere ezin dio lan baten egiletasunari uko egin (anonimotasuna eta izenordea erabiltzearen aukera kontutan hartuta dago). Guzti honek, teknikoki egileek beraien lanak jabetza publikoan nahita uztea eragozten du.

    AEBetan adibidez muga hau ez da existitzen (horregatik beraiek CC PublicDomain lizentzia erabili dezakete), baina Europar estatuetan berriz bai. Anonimotasuna eta izenordeak erabiliz praktikan eduki bat jabetza publikoan utz daiteke, baina kontuz, ez bait da zuzen-zuzenki horrela.

    Gaur egun espainiar legediak duen muga hau kentzeko, David Maeztu abokatuak proposamen interesgarri bat landu du:

    http://derechoynormas.blogspot.com/2007/08/unapropuestadereformadelalpi.html
    Txopi (e)k bidali du duela 140 egun 7 ordu 17 minutuTxopi
  3. #3   Bideoak ere ondo daude:

    http://www.detrasdediagonal.com/index.php?Numb=5
    Txopi (e)k bidali du duela 136 egun 1 ordu 35 minutuTxopi

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]