www.elcorreodigital.com/vizcaya/20080409/pvasco-espana/ayuntamientos-a... felipe (e)k bidali du duela 226 egun 14 ordu 48 minutu, duela 225 egun 21 ordu 27 minutu argitaratuta
Bizkaiko 45 udalek D ereduaren aldeko kanpaina antolatu dute.
#1 Izenburua berri ona da, baina gero benetan artikulua beste "Correo productions" bat baino ez da, D eredua bultzatzea eta etorkinak erakartzea kritikatzeko egina, “neutraltasun” plantak eginez, hori bai.
xabidu (e)k bidali du duela 226 egun 12 ordu 13 minutu
#2 "El Correo"k nahita gezurra esan eta Felipe despistatu egin du. Izan ere, zoritxarrez aipatu Alkarbideren kanpaina ez da D ereduaren alde, baizik eta Eusko Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia eta EAJk menperatzen dituen mankomunitate eta udalen arabera "euskalduntzen duten" B eta D ereduen alde. Bitxia da 1984tik dakitenean (Hezkuntza Saileko urteroko txostenetan ageri da B eredukoek ez dutela kasu gehienetan behar besteko euskararen maila) eta orain dela bi urtetan jendeari frogatu ziotenean B eredua ez dela nahikoa, oraindik EAJ B eredura bultzatzen ibiltzea Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan. Eta aldi berean Udalbiltza® edo Udalbideren bidez D ereduari laguntzak ematea Nafarroa Garaian (bertan historikoki B ereduan ikasten duten 20-30 ikasle bazter utzirik). Koherentzia eza ala interes ezberdinak?
inigo (e)k bidali du duela 226 egun 11 ordu 42 minutu
#3 Egunkari batzuk sekulako dirutza jasotzen dute publizitatearen bitartez udaletatik, diputazioetatik...Neure ustez, euskara ere erabil zezaten exijitu beharko zieten herri erakundeetatik. Azken batean, guztion ardura izan beharko luke euskara sustatzea (batzuen jarrera ikusita, hau miraria izango litzateke).
felipe (e)k bidali du duela 225 egun 20 ordu 56 minutu
iruzkinak