Iritzi kontrajarriak sortu ditu Noa kantari israeldarrak Tolosan ostiralean eskainiko duen kantaldiak."Israeli boikot" ekimenarekin bat egiten du Askapenak, eta Tolosan gaitzespena adieraztera deitzen du (ikus estekako komunikatua). Bestelako jarrerarik ere aditu da, atzoko Berrian argitaraturiko gutun honetakoa adibidez:
http://www.berria.info/testua_ikusi.php?saila=iritzia&data=2008-04-08&orria=006&kont=008
iruzkinak
Baina, berriz diot. Israeldar guztien aurka azaldu behar dugu? Txinak Tibet inbaditu zuen eta bere menpean hartu. Txinatar herritar guztiei boikota egin behar diegu? Britainia Haundiak Israelgo estatuaren sorrera baimendu zuen bere menpeko Palestinarrak salduz. Ez dut inoiz entzun boikoterako deirik Britaina Haundiko taldeak etorri direnean, ez honengatik ez eta Irlandarren aurkako jarrerarengatik.
Israelgo estatuak eman nahi duen "normalatasun" irudiarekin bukatzea da boikotaren helburua. Eta Noak Israelen aurpegi polita erakusten du, konzienteki gainera.
Israeli dagokionez: Boikotak eraginkorra izateko Israelen kanpo ekintza guztietan eragin beharko luke. Horregatik eskatzen da boikot ekonomikoa, politikoa, kiroletakoa, kulturala, akademikoa... Israeldar on asko dagoela? Noski. Eta horiek boikotaren alde egon behar lukete, Israel Estatu arrazistaren aurka egon behar luketen bezala.
Ez dut ulertzen egin nahi den desberdintze hori. Israeli boikota ez bazaio egin nahi, ongi (aukera bat da), baina boikota egin nahi bada israeldarrei egin beharko zaie. Noski, ez diegu ezer txarrik egingo (ez ditugu jipoituko), baina ez ditugu gure ekitaldietara, kontzertuetara... gonbidatuko, adibidez. Finean, boikotaren xedea Israelen isolamendua da.
Erabakia gogorra da, egoera gogorra delako (edo erabaki gogorra izan beharko litzateke, hedatuz gero, Hegoafrikarekin gertatu zen bezala: finean, bertako zuri asko apartheidaren aurka zeuden eta boikota pairatu zuten...).
Ni jendeak posizio garbiak hartzearen aldekoa naiz. Esan behar da, hala ere, hemen batzuek armen erabileraren inguruan bere posizioa argi eta apaingarririk gabe agertuko balute arazo serioak edukiko lituzketela Espainiako justiziarekin. Gainera, ETAren biolentzia ulertzeko modu bat eta bakarra ez dela kontuan hartu behar da, eta esan behar dut nirea ere ez datorrela bat interpretazio ofizial kanonikoarekin, nahiz eta nerea agian legeak baimendua izan, edo legal xamarra segun momentuko aireak nondik heldu diren. Egoera hori ez zait batere sanoa iruditzen, karta guztiak mahaiaren gainean jartze alde.
Dena dela, ez zait gauza bera iruditzen, kondena solemneei uko egin eta arazo sakon baten esistentzia salatzea, eta "biolentzia guztien aurka" egonda munduan barna bakearen enbaxadore gisan ibiltzea. Demokraten Olinpotik egiten dizkizuten kondea eta mea culpa esijentziei ezetz esatea batetik, eta neutraltasun faltsu bat hartzea ipurdia ez bustitzeko beldurrez, bestetik. Ez da gauza bera.
Erantzuna akaso luzeegia ezta?
Zergatik Txina, AEB eta Erresuma Batua ez eta Israel bai?
Igual erantzuna ere badakizu: Txina, AEB eta EB potentzia ekonomiko handiak dira eta ez da kristorik horiek geldiaraziko dituenik. EABk Kubari inkubadorarik salduko ez diola erabaki, eta Kubako ospitalak orain dela berrogei urteko inkubadorekin moldatu behar dute: EABri inork ezin dio holakorik egin.
Israel estatu txiki bat da, ipurtzuloraino militarizatua. Baliabide gutxirekin atzerriko laguntzei esker eroso bizi dena, europar kulturako biztanleria midle class batekin, bereak ez diren lurretan bizitzen. Zuk zer nahi duzu ba? Israeldarrak beren okerraz konbentzitu? Berriz ere eguberrietako humanismo txotxolo horrekin?
Nik esaten dudana da ezin dela Noa Israel estatuaren enbaxadore moduan hartu eta ezin zaiola berari aurpegiratu bera jaio eta bizi den estatuko gobernuak egiten duena. Era berean, salatu nahi ditut "etsaiak" edo "deabruak" aukeratzeko erraztasun eta moduak eta mundua "onak" eta "txarrak" artean banatzeko behar hori. Gainera balio absolutuak balira bezala hitzeginez.
Honi: "Berriz ere eguberrietako humanismo txotxolo horrekin?" nahiago dut ez erantzun. Errespetua eskatzen baita Zabaldun.
Noa "embajadora de buena voluntad de la ONU" omen da, Xavier Sardá, Juanes eta beste hainbat intelektual konprometitu bezala. Niri horrek ez dit ezer esaten. Noak bakearen alde hitz egiten omen du: Ba, hori ez da arraroa. Arraroagoa litzateke Noak, Juanesek edo beste edozeinek gerraren alde zerbait esango balu. Horrek ez du meriturik. Eta ez dut uste horrekin inor hatz luxearekin seinalatuz demonizatzen dudanik. Hola da eta punto.
Horregatik diot, ea inork uste ote duen Israelek bere jarrera aldatuko duenik, hola, inongo presiorik gabe.
Bueno ba, esan dezagun orduan Noari bere gobernuaren basakeriak ordainaraztea ez dela bidezkoa. Eta Israeleko beste produktuak? Tel Aviveko unibertsitate ospetsua eta bere ikerlariak? Kirolariak?