Mugarik Gabeko Kazetariak Euskaldunon Egunkariaz mintzo

Atzo plazaratutako adierazpen baten bidez, Mugarik Gabeko Kazetariak elkarteak Espainiako Gobernuari Egunkaria auzia lehenbailehen amaitzeko eskatu dio, hedabide hura itxi eta 5 urte pasata ezer ere frogatu ez delakoan. Bidebatez, Euskal Herrian ETA ere adierazpen-askatasunaren kontrakoa dela gogorarazten du. Adierazpena hemen: http://www.rsf.org/article.php3?id_article=26449 (gaztelaniaz) http://www.rsf.org/article.php3?id_article=26447 (frantsesez)
4 iruzkinetiketak: hemen: Euskal Herria bildu
erabiltzaileen botoak: 15, boto anonimoak: 7

iruzkinak

  1. #1   Ministroz okertu direla ematen du: Juan Fernando López Aguilar ez da justizia ministroa gaur egunean, Mariano Fernandez Bermejo baizik.
    luistxo (e)k bidali du duela 147 egun 6 ordu 27 minutuluistxo
  2. #2   #1, Bai, egia da, ez nintzen ohartu.

    Dena den, adierazpenean Justiziak aferari buruz lehenbailehen erabaki dezan eskatzen dute; izan ere, MGKen jarrera oso labainkorra izan da beti Egunaria itxi zuten egunaz geroztik. Baztarrikaren zoritxarreko artikuluak gogorarazten dit.
    Jurtzixabi (e)k bidali du duela 147 egun 4 ordu 38 minutuJurtzixabi
  3. #3   Adi Mugarik Gabeko Kezetariak elkartearekin. Ez da batere neutrala; gatazka askotan (Latinoamerikan batez ere) jarrera guztiz partzialak mantendu ditu, AEBen eta inperialismoaren alde lerratuz. MGK, gatazka askotan, boterearen posizioekin lerratu ohi da, ikuspegi kritikotik urrun.
    ikira (e)k bidali du duela 147 egun 4 ordu 30 minutuikira
  4. #4   "Batere neutrala ez dela", gutxiegi esatea da batzuen ustez. www.rebelion.org -eko artiluku batzuetan esaten denez, erakundeko presidenteak "National Endowment for Democracy" erakundearen dirulaguntza jasotzen dutela onartu zuen, alegia, CIAren dirua. Robert Menard da RSFko presidentea, eta tipo horrek hitz egiten duen bakoitzean... nola esan? ogiaren prezioa igotzen da??

    La superchería de RSF: http://www.rebelion.org/noticia.php?id=58276

    ¿Quién financia a 'Reporteros sin Fronteras'? http://www.rebelion.org/noticia.php?id=12940
    Amonamantangorri (e)k bidali du duela 146 egun 23 ordu 53 minutuAmonamantangorri

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]