www.berria.info/edizioa_ikusi.php?id=26367
ikatza (e)k bidali du duela 279 egun 22 ordu 39 minutu, duela 279 egun 17 ordu 44 minutu argitaratuta
Hein Verbruggen NOBko Koordinazio Batzordeko presidenteak adierazi du beraiek ez direla Tibetez hizketan hasiko aurten Olinpiar Jokoak Pekinen izango direlako eta, besteak beste, Euskal Herriko gatazka aipatu du. "2016. urteko Jokoak antolatzeko hautagai diren hiriei begiratzen badiet, NOB behartuta al legoke Euskal Herriak Espainiarekiko independentzia lortzeko dituen helburuez hitz egitera?"
iruzkinak
Uste gabeko beste aipamen bat: duela egun batzuk Jerusalem Post egunkari israeldarrean argitaraturiko idatzi honen lotura ipini zuen batek Radio Euskadiko Ganbara foroan. 2005ko artikulua da. Espainia eta Europaren hipokrisia salatzen du EHrekin duten tratamendua oinarri hartuta (http://www.osoa.net/emaitza.htm?cx=015362497846963245930%3Airc3byvb59o&cof=FORID%3A10&q=jerusalem&sa=Bilatu#187) Artikulua ostatazen duen gunea ere aipagarria da (www.osoa.net/artikuluak.htm): hainbat artikulu eta berri biltzen dituzte bertan pentsalari bik EHri nafar nazioaren eraikuntzaren ikuspegitik begiratuz.
Beno, euskaldunok narzisistak garela esango dute gero, egun osoan geure zilborrari begira gaudela, identitate-kontuekin obsesionaturik bizi garela, etab. Ezin bestela izan: berezi-bereziak omen gara, ez baitaukagu ez parekorik ez inoren antzarik...