www.eke.org/partaideak/blogak/itoiz_jazz_college/itoiz_podcast
gaztelumendi (e)k bidali du duela 676 egun 19 ordu 10 minutu, duela 676 egun 14 ordu 27 minutu argitaratuta
Proiektu biziki interesgarria bideratu du Euskal Kultur Erakundeak (EKE.org) Ipar Euskal Herriko zenbait kolegiorekin batera. Euskarazko kantuak (Itoiz taldearenak) kantatuko dituzte. Kantuen ikasteko, Mixel Ducau musikariak prestatutako moldaketak entzun daitezke podcast eran.
Txalogarria ekimena. Auzolanean garatutakoa gainera. Musikariak, irakasleak, radiokultura.com irrati digitala, Eke... Sarean ere oso itxura polita hartu du ekimenak.
Mila esker Gari (sustatu.com) horren berri emateagatik.
iruzkinak
Gauza batzuk zehaztu behar dira halere: moldaketak ez ditu Mixel Ducauk eginak bainan Jose San Miguelek.
EKE ez da egitasmoaren eramailea baizik eta "jazz'in college" operazioaren baitan den gaualdiaren laguntzailea, beste erakunde batzuen artean. Programa bera "Musiques en milieu scolaire" elkarteak darama, bere inguruan bildurik diren musika erakasleei esker. Aldiz blogaren eraketa eta eguneraketa EKE-k zuzenean laguntzen du bere "Eduki" izeneko formakuntza programaren barnean (http://itoiz.eke.org).
Jakes Larre - www.eke.org