Haserre: alaba txikiarentzat A eredua nahi baina aurkitu ezin.

Hiru urteko alabak "en castellano" ikas dezan nahi duen ama gasteiztar baten haserrea B ereduan sartu beharko duelako. Sentikorra bazara, kontuz: ez da irakurgai atsegina, baina ondo dator batzuek nolako pentsaera duten ikusteko. Berriaren trataera ere, fina.
17 iruzkinetiketak: hemen: Hezkuntza bildu
erabiltzaileen botoak: 11, boto anonimoak: 8

iruzkinak

  1. #1   Emakume honek, alaba gaztelerazko ereduan matrikulatzeaz gain berak aukeratutako eskolan egin nahi du. Honen ondoren bere alabarentzako menu berezia eskatuko du, irakasle bereziak, ... Pena ematen dit neskato gaixoak, holako ama tokatu izan ere! Gero natura jakintsua dela esango dute, hala balitz emakume hau antzua litzateke :-)
    kokoteraino (e)k bidali du duela 158 egun 54 minutukokoteraino
  2. #2   Ez dakit masokak garen, baina azken aldian Zabaldun tankera honetako informazioak izugarri ari dira ateratzen, hala iruditzen zait niri behintzat. Hedabide espainolistek sekulako astakeriak kaleratzen dituzte euskararen, Euskal Herriaren, abertzaletasunaren eta abarren inguruan eta guk, astakeriaz barre egiteko aitzakian, hemen jartzen ditugu. Eta ez niri ez zaizkit batere barregarriak iruditzen, kontuan hartuta atzean daudenek astakeria horiek jendeak sinesteko modukoak bihurtzen dituztela behin eta berriro errepikatuz.
    boligorria (e)k bidali du duela 157 egun 20 ordu 7 minutuboligorria
  3. #3   boligorria: niri ere ez zait bat ere barregarria iruditzen, horregatik diot ez dela irakurgai atsegina. Niretzat gauza berria eta harrigarria izan da halako ikuspegi bat irakurtzea (ikuspegi penagarria, hori bai), baina ez da hala pentsatzne duen bakarra izango, eta batzuetan ondo dator kontra ditugunek zer dioten jakitea. Sarriegi ekartzen ditugu hona? Beharbada bai.
    xabidu (e)k bidali du duela 157 egun 18 ordu 59 minutuxabidu
  4. #4   Nik ere uste dut interesgarria dela jakitea horrelakoetan zer argudio erabiltzen den. Atzo bertan komentatu nuen lankide batekin bere garaian Estatu Batuetan gertatutakoa: estatuetako batzuetan kreazionismoa eskola publikoetan irakasgai modura sartzea onartu zenean, 'Espageti Munstro Hegalariaren' erlijioa sortu zuten batzuek, eta euren argudio 'zientifikoak' ere (beroketa globala ekiditeko urtean behin pirataz mozorrotu beharra, besteak beste), katolikoenen moduan irakasgai ofizialen artean sartzea eskatzen hasi ziren.

    Hemen ere antzeko gauzak egin genitzake horrelako jentillajeak darabiltzan argudioak ebidentzian uzteko. Matematikak denbora galtze hutsa direla demostratzeko arugdioen bila hasi gintezke, adibidez, eta horietan oinarrituta matematikarik gabeko hezkuntza eredua aldarrikatu, baztertuta gaudela esan, eta abar...
    joxe (e)k bidali du duela 157 egun 18 ordu 51 minutujoxe
  5. #5   Guraso horiek Juan Carlos Moreno Cabrera-ren "El Nacionalismo Lingüístico: Una ideología destructiva" (Bartzelona, Peninsula, 2008) liburu ederra irakurri behar lukete euren burua biktima gisa agertu baino lehenago. Gainera, ezin litezke kexatu, ze Juan Carlos madriltarra baita. Bidebatez esanda: zuhurtziazko arrazoiak direla-medio, izenburuari adjektibo bat falta zaion, baina ez da "vasco", ezta "catalán" ere.
    Jurtzixabi (e)k bidali du duela 157 egun 18 ordu 50 minutuJurtzixabi
  6. #6   Aquí hay un colegio público que tiene modelo A, pero es donde vienen... viene gente... niños de familias desestructuradas, inmigrantes con problemas de aprendizaje... Eso tampoco quiero» LOL!
    ikatza (e)k bidali du duela 157 egun 17 ordu 5 minutuikatza
  7. #7   Joxe: Benetan. Egingo genuke barre apur bat horrelako "plataforma" batekin, eta argudio serioen bitartez baino atxikimendu handiagoa lortuko genuke ziurrenik. Parodia eta umorea erabili ditugu gai batzuetan gure inguruetan (gogoratu soldadutzaren intsumisioa), baina bestela ez sarri...

    Jurtzixabi: Liburu jakingarria, eskerrik asko.

    Gogoratu egin dut orain dela egun batzuk Txopik zabaldu zuen berria, Iruñean hilabete batzuk baino pasa ez eta alaba D ereduan sartu zuen japoniar familiarena (http://www.zabaldu.com/3730/9_urteko_neskato_japoniar_batek_5_hilabetetan_ikasi_du_euskara/

    ). Kontraste galanta guraso horien jarrera eta gasteizko amarenaren artekoa. Japoniar gehiago behar ditugu...
    xabidu (e)k bidali du duela 157 egun 17 ordu 4 minutuxabidu
  8. #8   Gisa honetako informazioak zabaltzeaz nik ere zalantzak ditut.

    Argi dago interesgarria izan daitekeela, salatzeko besterik ez bada ere, hortik zehar esaten direnak irakurtzea baina, zein da Zabaldu.com-en helburua?

    Gakoa hor dagoela uste dut. Albiste edo hedabide jakin batzuk promozionatzea bada helburua, orduan ez du zentzurik "kontrakotzat" ditugunak zabaltzea. "promozionatzea" bultzada ematea bezala ulertzen badugu bederen. Berdin euskarazko informazioak zabaltzea bada helburua, edo hedabide alternatibo eta blogetako informazioei bultzada ematea bada.

    Baina helburua besterik gabe interesekoak izan daitezkeen albisteak zabaltzea bada, alegia, intereseko informazioak ezagutaraztea, orduan egoki deritzot honelakoak ere bidaltzeari, beti ere neurriarekin, ez dadin hau "Euskal Herriari eta euskarari buruz esaten direnen liburu beltza bilakatu".

    Horretarako, besteak beste, badaude "El libro negro del euskara" (Juan Mari Torrealdai) edo "Coces contra la disidencia" I eta II (Sabino Ormazanal) bezalako bildumak. Eta, egia esateko, pentsatzekoa da Zabaldun mota horretako informazioak bidaltzen dituzten erabiltzaileek bi liburu horiek duten helburu berbera izatea. Salaketa, astakerien dokumentazioa, eztabaida...

    Hala ere, eztabaida apur bat antzua da Zabaldu bezalako batzaileen filosofiari erreparatzen badiogu. Komunitatea da horiek argitaratu ala ez erabakitzen duena, komunitatearen kriterioa da gailentzen dena. Bakoitzak nahi duena bidal dezake, eta gero komunitateak erabakitzen du argitaratzea nahi duen ala ez. Horren aurka gutxi dago esateko, baldin eta filosofia honekin bat egiten badugu. Emaitzak gustatu ala ez.
    xuriken (e)k bidali du duela 157 egun 12 ordu 52 minutuxuriken
  9. #9   Izenak aldatze hori ez dago batere ondo: Joan Mari Torrealdai eta Sabino Ormazabal esan nahi nuen... I'm sorry...
    xuriken (e)k bidali du duela 157 egun 12 ordu 48 minutuxuriken
  10. #10   #8 Zure mezua irakurtzen ari nintzen bitartean erantzuteko gogoa sortu zait, azken paragrafoa ikusi dudan arte. Hor nik erantzun nahi nuena idatzi duzu. Norberak erabakitzen du zein albiste bidali eta zeini aldeko botoa (edo gaitzespen botoa) eman, eta denon artean zerrenda bat osatzen dugu, gustukoa izan edo ez. Dena den, ez naiz inozoa eta badakit taldeka jokatuta, zenbait interes taldek edozein albiste argitaratu dezaketela, baina horrelako asko gertatzen badira, orduan gainerakoak nazkatu eta joan egingo gara.

    Albistearen hariari berriro hartuta, gero eta nabariagoa da El Correo egunkariak, Araban gutxienez, hezkuntzako euskarazko ereduaren aurka egiten ari den kanpaina. Aurreko urteetan soilik matrikulazio garaian "fabrikatzen" zituen mota honetako albisteak; orain, Eusko Jaurlaritzak hezkuntza ereduak kentzeko eta euskara sustatzeko egingo (omen) duen apustuaren aurrean, urte osora zabaldu du erasoa. Gainera, itu berri bat aurkitu du: Gasteizko ikastetxe kontzertatu erlijiosoak. Lehen zuzenean Eusko Jaurlaritzaren, ikastolen edo D ereduko ikastetxe publikoen kontrakoak ziren ("nire 7 urteko alabak herriko eskola publikoan D ereduan ikasten du eta 'mi mama ha etxo la komida' idazten du" estilokoak). Orain ustez bere tesien aldekoak ziren ikastetxeen aurka ere ari da, hauek ere A eredua kentzen ari direlako ("¿Tú también, hijo mío?";). Duela hilabete Gasteizko Sagrado Corazonen aurka izan zen albistea, orain Marianistasen aurka. Agian horrela ikastetxe hauek EJri presioa sartuko diotela usteko du El Correok, eta agian arrazoia dauka, izan ere, ereduen desagerpena datorren ikastaroan gertatu behar zen, baina orain diote hurrengo urterako utziko dutela. Hala ere, nire ustez ikastetxe kontzertatuetan A eredua desagertzeak ez dauka atzerabueltarik, ez baita soilik EJren lege aldaketa baten kontua eta beste faktore batzuk baitaude: lehendik zetorren gainbehera (3 urteko umeen artean A eredua soilik %5 inguruk hautatu zuen azken urtean), etorkinak saihestu nahi izatea, etab.
    asiersar (e)k bidali du duela 157 egun 11 ordu 7 minutuasiersar
  11. #11   Barkatu, nahi gabe atera zait emotikonoa, nik parentesi bat eta puntu bat idatzi dut.
    asiersar (e)k bidali du duela 157 egun 11 ordu 5 minutuasiersar
  12. #12   #8 Ados "Hala ere,..."-tik aurrera diozunarekin, baina komunitatea indibiduoek osatzen dutenez, nire iritzi indibiduala eman nahi izan dut horrelako albisteen inguruan, eta hori ere zilegi dela iruditzen zait, komunitatearen iritziaz bestelakoa izan arren. Gainera, azalera pasa ondoren irakurri dut albiste hau eta beraz ezin izan diot boto negatiboa eman.
    boligorria (e)k bidali du duela 157 egun 7 ordu 38 minutuboligorria
  13. #13   #8 Zentzuzko irizpideak iruditzen zaikit aipatzen dituzunak albisteak hautatzeko: "Albiste edo hedabide jakin batzuk promozionatzea, euskarazko informazioak zabaltzea, hedabide alternatibo eta blogetako informazioei bultzada ematea". Bestalde Zabaldu.com-en argibideek askatasun handia uzten dute albisteak bidaltzeko orduan. Ziurrenik hobe da horrela: ez gara oso ugari ere Zabalduko partaideok, irizpide estuagoetan pentsatzen ibiltzeko.

    Ez neukan Sabino Ormazabalen lan horien berri. Eskerrik asko. Eta saiatuko gara hemen "astakerien dokumentazio" gehiegi ez egiten...
    xabidu (e)k bidali du duela 157 egun 7 ordu 15 minutuxabidu
  14. #14   Orain duela ehun bat urte literatura euskaltzalea gauza zeharo negartia zen: "Ama euskerari azken agurra" du izenburu Arrese Beitiaren olerki famatuenak. Gero etorri zen On Miguel Unamuno euskarari buruz astakeriak esanez (ez ditugu errepikatuko, "El libro negro del euskara" ohorezko tokia baitaukate). Astakeria mingarriak, inondik inora, baina hala izan arren, edo mingarriak zirelako, hain zuzen, euskaltzaleentzat akuilu miresgarria izan dira: Lizardirekin hasi eta Txillardegirekin buka, besteak beste, euskal idazle frankok Umunoren esanak gezurtatzeko idatzi dutela esan dute esplizituki.

    Hala izanik, Xabier Qintanak galera bitxi bat plazaratu zuen: Unamuno ez ote zen "kriptoeuskaltzale" bat izango, ze izan oso mesedegarriak izan zaizkigu haren xelebrekeriak.

    Plutarko greziar jakintsuak badu euskaldunek irakurri beharreko liburutto eder bat: "De capienda ex inimicis utilitate", hau da, "Arerioei zor dizkiegun mesedeak".
    Jurtzixabi (e)k bidali du duela 156 egun 21 ordu 13 minutuJurtzixabi
  15. #15   #12 Dudarik gabe. Jakina zilegi dela zure iritzia plazaratzea. Zilegi ez ezik, nire ustez beharrezkoa ere bai. Iruzkin hori gabe ez ginateke edukiei buruz eztabaidatzen ariko.
    xuriken (e)k bidali du duela 156 egun 8 ordu 57 minutuxuriken
  16. #16   # nik uste dut Zabaldu ezin daitekela itxi. Alegia, zer bai eta zer ez. Ireki izate hori zabalduren funtsa. Komunitateak dauka hitza. Eta horrela, mezuak zabalduko dira, iritzia emango dute... komunitatearen abantailak.

    Niri adibidez, irakurtzen ez dudan egunkari horretako irakurketa filtratua interesatzen zait. Alegia, beste batzuek hautatutakotik irakurtzea. Berdin nazioarteko agerkari eta webguneetan.

    Euskararen kezka, nortasunarena... normalak iruditzen zaizkit.

    Izan ere, ez al da ba euskara gure territorio libre bakarra?
    gaztelumendi (e)k bidali du duela 156 egun 8 ordu 24 minutugaztelumendi
  17. #17   Inperialismo linguistikoaren fineziarik maltzurrena: hizkuntza txiki bat baztertuta dagoenean, belaunaldi eta lurralde zabaletan jendeak hitz egiteari eta seme-alabei transmititzeari lotsaren lotzaz utzi diotenean, euskaraz, edo okzitanieraz, edo bretoieraz mintzatzea arlote ezjakinen kontua baitzen, haren hiztunek suspertzeko zerbait egiten baldin badute "erdaldunak" esango die inposatzaileak eta baztertzaileak eurak direla. Garai batean borono, cashero, criado zen hura orain konskitatzaile intolerante bihurtu zaigu...
    Jurtzixabi (e)k bidali du duela 156 egun 6 ordu 21 minutuJurtzixabi

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]