ZERO aldizkaria Etaren aldekoa omen da

ZERO aldizkariak argitaratutako argazki batek eskuin muturreko hainbat hedabideren eta Guardia Zibilaren haserrea piztu du, hor guardia bat mutil pistoladun bati felazio bat egiten ari baitzaion. Argazkia Antonio Hens zinegilearen "Clandestinos" filma iragartzeko afixa batena da. Hura orain duela bi hilabete estreinatu zuten Madrilen oihartzunik sortu gabe eta protagonistak gay dira: etakide bat, haren maitalea eta guardia zibil bat (Juan Luis Galiardo).
2 iruzkinetiketak: hemen: Bitxikeriak bildu
erabiltzaileen botoak: 14, boto anonimoak: 14

iruzkinak

  1. #1   Pelikula horrekin gertatutako eta asmatutako gertakarien jarraipena irakurri nahi baduzue hona hemen laburpen interesgarri bat: http://www.dosmanzanas.com/index.php/archives/4909

    Besteak beste Espainiar eskuin-muturreko "komunikabideek" asmatutako istorio harrigarriak ikusiko dituzue, esate baterako, nola gay eta lesbiana talde bat "Gora ETA" oihuka hasi zenekoa...

    Arraioa! Irakurri behar direnak!
    kokoteraino (e)k bidali du duela 460 egun 19 ordu 10 minutukokoteraino
  2. #2   Cosas veredes amigo Sancho.

    Nik filma Emuleko bilatzaielan jarriko dut, ea zer ateratzen zaidan.
    Amonamantangorri (e)k bidali du duela 459 egun 4 orduAmonamantangorri

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]