Todos Estamos Invitados, "euskal diktadurari" buruzko beste film moralizatzaile bat

Aspalditik nago Todos Estamos Invitadosen (orain hilabete gutxi Donostian grabatu zen filma) estreinaldiaren zai, euskal gatazkaren inguruko begirada fresko bat izango denaren esperantzan. Badirudi ordea Trece Entre Mil eta antzekoen kastako dokudrama negargarri bat izango dela azkenean. Zuzendariaren hitzetan: "describe un comportamiento colectivo aberrante. Muestra que la amenaza de ETA ha logrado la desaparición de símbolos y actitudes comunes al resto de España"
5 iruzkinetiketak: hemen: Kultura bildu
erabiltzaileen botoak: 10, boto anonimoak: 4

iruzkinak

  1. #1   "No es una película de denuncia sobre ETA. Reparte culpas a diestro y siniestro." A beno, eskerrak, euskal auziari buruzko begirada berritzaile bat dela dirudi, ohiko film lakrimogeno eta moralistetaik urrun. "A la Iglesia, representada por un cura que no quiere quitarse la venda de los ojos; a la universidad, territorio hostil para el protagonista; a los abogados de los presos, meras cadenas de transmisión entre sus clientes y las 'ekintzas'; a la Ertzaintza, que imparte normas de supervivencia a nuestro hombre" Kontxo, ba badirudi ezetz, emen errua beti berdinena da! xD
    ikatza (e)k bidali du duela 286 egun 5 ordu 23 minutuikatza
  2. #2   Ikusi al duzue argazko hori? José Coronado mehatxatua ikurriñez gainezka dagoen kiosko baten aurrean pasatzen... Filmean norbaitek esuakaraz egiten badu, etakideak izango dira seguraski.
    Jurtzixabi (e)k bidali du duela 285 egun 17 ordu 4 minutuJurtzixabi
  3. #3   Babelian irakurri dut zuzendariari egindako elkarrizketa. Oso izenburu literarioa zuen: "La pistola y el txangurro". Ez da broma. Nire bizitzako hogei minutu eman dizkiot elkarrizketari, eta bukatu ondoren, nazkagarri sentitu naiz.
    Enemea (e)k bidali du duela 285 egun 14 ordu 4 minutuEnemea
  4. #4   azken aldi honetan badirudi modan dagoela gaia... aurrekoan klandestinos filmaren inguruan ere sekualkoak irakurri nituen
    Theklan (e)k bidali du duela 284 egun 22 ordu 2 minutuTheklan
  5. #5   Nor ausartuko da "euskal kontuaz" fikziozko film itxuroso bat egitera? 80. hamarkadan intentzio askorekin eta diru gutxirekin egindako batzuk kenduta, ez da ia deus ere egin. "El Lobo", "El viaje de Arian", "Días Contados", "Mikelen heriotza",... "Yoyes", gusto minimo batekin egina den bakarretakoa. TVEk Atxagaren "Zeru Horiek" produzitu zuen, Aizpea Goenaga zuzendari zela, baina filma ez dute estreinatu (ez dutelako nahi?).
    Amonamantangorri (e)k bidali du duela 282 egun 4 ordu 42 minutuAmonamantangorri

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]