Europako Batzordeak software librea lehenetsiko du

Europako Batzordeak ofizialki agertzen du dokumentu batean kode irekiko programen lehentasuna bere proiektu teknologikoak egiteko. "Kanpo erabiltzaileak izango dituzten garapen berri guztietan software librea hautatuko da" dio Bruselako gobernuak. Ezinbesteko galdera: Eusko Jaurlaritzak zergatik arraio ez?
2 iruzkinetiketak: hemen: Teknologia bildu
erabiltzaileen botoak: 10, boto anonimoak: 4

iruzkinak

  1. #1   Gauzak argi gera daitezen informazio gehigarria eman nahi dut:

    Eusko Jaurlaritzak laur urtero, "Informatika eta Telekomunikazio Plana" prestatzen du. Orain 2006-2009 plana dago indarrean eta beraz, 2010. urterarte EJk jarraituko duen plana da:

    http://www.ogasun.ejgv.euskadi.net/r51-341/eu/contenidos/informacion/pit_2006_2009/eu_pit0609/adjuntos/memoria_PIT_06_eusk.pdf

    58. orrialdean dio: "Maila teknikoan, Departamentu bakoitzak aukera izango du (bere aplikazioen arabera eta bere erantzukizunpean beti) DITen estandarrek zehazten duten Open Source lan-estazio plataforma bereganatzeko. Era horretan, ez dira plataforma jabeak erabiltzera behartuta egongo, ez herritarrak (Gobernu administrazioarekiko duten elkarrekintzan), ez langile publikoak. Soluzio bat edo bestea, edota biak batera, behin betiko aukeratzea plan berriaren baitan hartuko den erabakia izango da." (DIT = Informatika eta Telekomunikazio Zuzendaritza)
    Txopi (e)k bidali du duela 241 egun 17 ordu 30 minutuTxopi
  2. #2   Gai honekin lotuta, txosten oso interesgarria aurkitu dut. 2001. urtekoa da baina software librearen inguruan Europan aspalditik dagoen tendentzia erakusten du. Herri Administrazioen ezagutza sakona nabarmena da eta nire ustez gaur egun ere guztiz baliagarriak diren datu eta argumentuak ematen ditu.

    Iniciativas europeas sobre el uso de software libre en el Sector P?úblico

    http://www.ati.es/novatica/2001/154/154-17.pdf
    Txopi (e)k bidali du duela 240 egun 19 ordu 56 minutuTxopi

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]