AhoTTS: Euskarazko testuak ahoskatzen dituen aplikazioa

Bildu.net gunean saltxeatzen ari nintzela aurkitu dut (http://www.bildu.net/bookmarks/iruberten). 500 karakteretako testu bat idatzi, euskaraz, eta ahots bidezko irakurketa itzultzen dizu mp3 formatuan. Euskal Herriko Unibertsitateko Aholab laborategiak garatu du. AhoTTS da, euskararako testu-ahots bihurgailua. Nik froga batzuk egin ditut, hemen ikus-entzun ditzakezue: http://euskaltube.com/play.php?vid=1564
12 iruzkinetiketak: hemen: Teknologia bildu
erabiltzaileen botoak: 16, boto anonimoak: 14

iruzkinak

  1. #1   Nabigatzaileko tresna barrak ezartzeko aukera ere badu: http://aholab.ehu.es/aholab/Demos-8.html
    xuriken (e)k bidali du duela 245 egun 8 ordu 32 minutuxuriken
  2. #2   Ikaragarria! Gaztelaniazko testu bat sartzen badiot, nire amama gaztelaniaz hitz egiten entzun dezaket!
    asiersar (e)k bidali du duela 245 egun 7 ordu 28 minutuasiersar
  3. #3   Oso ona!!
    jgabimark (e)k bidali du duela 245 egun 7 ordu 8 minutujgabimark
  4. #4   AhoTTS sistemaren deskribapen artikulua hemen eskuragarri:

    http://citeseer.ist.psu.edu/hernaez01description.html

    Eta hizketaren sintesiari buruzko informazio orokorra Wikipedian:

    http://eu.wikipedia.org/wiki/Hizketaren_sintesia

    Oso ondo dabil, bai!
    arkaitz (e)k bidali du duela 245 egun 6 ordu 52 minutuarkaitz
  5. #5   Fribolo xamarra da, bai, baina asiersar-ek komentatutako bideari ezin izan diot uko egin ;) Ikusmina edo, hobe, entzumina sortu zait, eta hona hemen gazteleraz bururatu zaidan lehenengo esaldia idatzita itzuli didan emaitza: http://www.evoca.com/everyone_recording.jsp?rid=146787
    xuriken (e)k bidali du duela 245 egun 6 ordu 48 minutuxuriken
  6. #6   #5 :-D :-D :-D :-D :-D
    asiersar (e)k bidali du duela 245 egun 5 ordu 55 minutuasiersar
  7. #7   Elebilan begiratuta eduki oso gutxi aurkitu dut euskaraz. Karrajuan, esaterako, bazegoen aplikazion honen inguruko informaziorik: http://karrajua.net/klaserakoak/baliabideak/680
    xuriken (e)k bidali du duela 244 egun 21 ordu 1 minutuxuriken
  8. #8   Ideala litzateke aplikazio hau euskarazko webguneek beren testuetan erabiltzeko moduan egongo balitz, demagun, http://Slashdot.com guneak aspalditik egiten duen moduan, albisteak irakurgarri egiteko (http://www.gaur8.info/bitakorak/galaxia/2007/04/12/robotak-irakurritako-testua-entzungai/).

    Pentsa, Zabaldun argitaratutako albisteak, edo Wikipediako artikuluak entzungai. Aurrerapauso handia izango litzateke euskarazko webguneen irisgarritasunari begira.
    xuriken (e)k bidali du duela 244 egun 18 ordu 56 minutuxuriken
  9. #9   #2 Loquendorekin berdina egin dezakegu baina orduan euskeraz ez dakien norbaitek bezala irakurtzen ditu euskarazko testuak:

    http://www.zabaldu.com/3183/bideoa_txisteak_euskaraz_youtuben/
    iparraldeko_izar (e)k bidali du duela 244 egun 16 ordu 53 minutuiparraldeko_izar
  10. #10   Ez dakit, agian hobetu dute, baina nik ezagutzen dut aplikazio hori orain dela 4 urte gutxienez.
    garret (e)k bidali du duela 244 egun 15 ordu 34 minutugarret
  11. #11   Ba nire ustez oso ondo funtzionatzen du. Badauka atzetik oihartzun txiki bat, baina primeran ulertzen da dena. Xuriken-ek esan duen slashdot-ekoa probatu dut, eta AhoTTS hau hura bezain ongi dabil. Noski, ez du guk bezala hitz egiten, baina esate baterako itsu batek informazioa jasotzeko ederto doa.
    asiersar (e)k bidali du duela 244 egun 15 ordu 12 minutuasiersar
  12. #12   Ahotsaren sintesiaren inguruan aspaldian dabiltza ikerketa lanak. Lehengo astean hain zuzen ere albiste hau zabaldu zen: http://www.argia.com/albistea.php?id=30935

    Gehien bat aplikazio komertzial edo administratiboei begira ari direla dirudi. Ez dakit web2.0 aplikazioetan pentsatu ote duten. Beharbada Aholab-en tresna horiekin gauza gehiago egin daitezke, software horren litzentziak zer aukera ematen duen-eta, jakina.
    benito (e)k bidali du duela 241 egun 17 ordu 9 minutubenito

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]