Idiazabaldik Eskoziara autodeterminazioa

Idiazabalen autodeterminazio eskubidearen aldeko herri ekimena martxan jarri da. Idiazabalgo herri kirol taldeaz gain, Beasaingo Aurtzaka eta Ostadar abesbatzak, Iruñeako San Fermin Peñako joaldunak, Beasaingo txalaparta-jotzaileak, Iker Zubeldia bertsolaria, Miren Urkiola harri-jasotzailea etab. daude. 100 laguneko taldea Eskoziara doa Aste Santuan hainbat erakustaldi egin eta aldi berean, autodeterminazio eskubidea aldarrikatzera. Haien ibilerak blogean azalduko dituzte egunero.
2 iruzkinetiketak: hemen: Euskal Herria bildu
erabiltzaileen botoak: 12, boto anonimoak: 61

iruzkinak

  1. #1   Eskozian dagoen euskaldun pilarekin, parranda ederra antolatuko dute! Denentzako sagardoa eraman behar omen dute...
    naroa (e)k bidali du duela 211 egun 4 ordu 12 minutunaroa
  2. #2   Sagardoa lepo daramagu bai. Eta Idiazabaldik joanda, ezin falta gaztarik. Beraz, Eskozia aldeko euskaldun guztiak gonbidatuta daude. Edinburgon, Calton HIll-en egingo dugu ekitaldia Ostiral Santu egunez... beraz, azaldu.
    larra (e)k bidali du duela 211 egun 3 ordu 39 minutularra

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]