Mintza gaitezen etikaz: Demokrata naiz, kabroia naiz

[ES] Santiago Alba Rico filosofoaren "Espainiako intelektual baten printzipio adierazpena" da hau. Gaitzespenez eta etikaz hainbeste hitz egiten (oihukatzen) ari den honetan ondo dator hau irakurtzea. Meneametik hartutakoa.
10 iruzkinetiketak: hemen: Politika bildu
erabiltzaileen botoak: 10, boto anonimoak: 31

iruzkinak

  1. #1   Dikotomia maltzurra egiten du. ETA gaitzesteak ez du inondik inora gainontzeko giza urraketen alde zaudenik.

    Santiagok aipatzen dituen gainontzeko gauzak ez dituzten gure izenean egiten. ETAk bai, geure izenean hiltzen du, geu "askatzeko". Hori dela-eta zeharo beharrezkoa dugu ETA salatu eta gaitzestea.

    Hainbeste kostatzen al da herrikide puta bat bizkarretik hiltzen dutenean "hori gaitzesten dut" esatea?

    Hau azaldu behar izatea ere...
    niunainaiz (e)k bidali du duela 209 egun 9 ordu 18 minutuniunainaiz
  2. #2   Ez al duzue ulertzen ETAren estrategiarekin ados egon ez baina gaitzespenen "uztaitik" pasatu nahi ez izatea? Are gehiago, egon daitekeela ETAren aurka baina uste izatea gaitzespenek ekarpenik suposatzen ez dutela?

    Zer konpontzen da kondenekin? Ezertxo ere ez. Herri hau zapaltzen dutenen estrategia indartu besterik ez.
    ikira (e)k bidali du duela 209 egun 9 orduikira
  3. #3   Maila morala erakustea eta ETAri gure arbuioa erakustea nahikoa iruditzen ez bazaizkizu... erruki zaitut.
    niunainaiz (e)k bidali du duela 209 egun 8 ordu 48 minutuniunainaiz
  4. #4   Amen.
    ikira (e)k bidali du duela 209 egun 8 ordu 47 minutuikira
  5. #5   Errezatu bi Ave Maria.
    niunainaiz (e)k bidali du duela 209 egun 7 ordu 31 minutuniunainaiz
  6. #6   Nik ez dut dikotomia maltzurrik ikusten. Aitzitik, besteen zinismoa salatzen du. Europako erakunde armatu txikienaren hilketak "energia guztiarekin" gaitzetsi, eta aldi berean, Turkia Europar Batasunean sartu nahi izatea, Alba Ricok salatutako beste gauza askoren artean. Baleko arrazoia izan daiteke, jende mota batekin pankarta beraren atzetik ez ibiltzeko.

    Gainera, uste dut beste artikulu batzuetan Santiago Alba Rico ETAren indarkeriaren aurka azaldu dela.
    Amonamantangorri (e)k bidali du duela 208 egun 9 ordu 54 minutuAmonamantangorri
  7. #7   Nire ustez, politikoek ezin diote ETAri kontu politikorik eskatu, ez badute eragile politiko gisa onartzen. Era berean, ETAk ezin du bere burua eragile politikotzat aurkeztu, politikarik egiten ez duen bitartean.

    Niri ere amorrazio handia eragiten dit gu "askatzeko" norbait hiltzen duten bakoitzean. Dena den, larriagoa iruditzen zait boteretsuek egiten dutena. Horiek bai, badute gurekiko ardura politikorik, beren burua gure arduradun politikotzat izendatzen duten neurrian. Ez bakarrik gure izenean, gure diruarekin egiten dituzte egiten dituztenak.
    Enemea (e)k bidali du duela 208 egun 6 ordu 39 minutuEnemea
  8. #8   Eta gaitzespenaren ondoren zer?

    Arikulu honek agerian utzi dituen sasi-demokrata horiek gaitzespena txalotu eta mahai baten iguruan arazoa konpontzera jarriko direla uste duzue?

    Ez gaitezen leloak izan, orain gaitzespenari heltzen diote, bihar barkamena eskaerari eta etzirako asmatuko dute zerbait.....

    Eska diezaiegun KONPONBIDEAK erretorika alboratuz. JAR DAITEZELA KONPONBIDE DEMOKRATIKO BATEN ALDE LANEAN.

    Honekin inork ETArekin bat eginten dudala ondorioztatzen badu, oker dabil. ETAren gaurko estrategia militarra nire ustetan independentziaren aurkakoa baita.
    ander (e)k bidali du duela 207 egun 11 ordu 36 minutuander
  9. #9   "hori gaitzesten dut" esatea aukera bat da noski. Askok egiten duten bezela.

    Nik behintzat argi daukat ez naizela "ETAren ekintzak soilik gaitzesten ditut" hoien alboan jarriko. Edo "kale borrokaren ekintzak gaitzesten ditut".

    Argi dago kondenen atzean dagoen gezur galanta. Biolentzia alde bakarra kondenatzea. Akaso PNVk gaitzestu al ditu Ertzaintzaren biolentziak eragindakoak? hildakoak tartean ...

    Edo PSOEk kondenatu al ditu GAL-ek egin zituen sarraskiak? Edo torturak? Duela aste batzuk argazki eta guzi ikusi ahal izan genituenak?

    Eska diezaietela publikoki PNV, EA, PSOE, PPri kondena dezatela publikoki Ertzaintzaren biolentzia, gorputz polizialena, Frankismo erregimenarena, GALena, sakabanaketarena, torturarena... Sinesgarritasunik nahi badute Ezker Abertzaleari hori bera eskatzen diotenek.
    xiri-miri (e)k bidali du duela 205 egun 9 ordu 31 minutuxiri-miri
  10. #10   #9 Orduan, zure ustez PNV eta PSOEren jarrerak pertsona bat bere pentsaeragatik bost tiroz erailtzen dutenean isilik geratzea justifikatzen du? Ez dut jarrera baten eta bestearen arteko erlazioa ikusten. Niri behintzat guztiek ematen didate nazka eta guztien aurka nago. Ez dut ulertzen zergaitik ezker abertzalea GAL-en aurka azaldu eta manifestatu bada, Ertzaintzaren jarrera faxistaren aurka behin eta berriz egin badu zergaitik ezin den orain eraso faxista eta nazkagarri honen aurka azaldu. Ezin du, besterik gabe esan, eraso honen aurka gaude?
    kokoteraino (e)k bidali du duela 203 egun 49 minutukokoteraino

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]