Martxan da 11itzulpen, web bidezko itzulpen zerbitzu berria

11itzulpen Euskal Herrian gehien erabiltzen diren lau hizkuntzekin (euskara, gaztelera, frantsesa eta ingelesa) lan egiten duen lehenengo itzulpen zerbitzu profesional guztiz birtuala da. Bere zerbitzuak bakarrik www.11itzulpen.com webaren bidez eskaintzen ditu. 11itzulpen Euskal Herrian 2007aren bukaeran martxan jarritako ekimena da eta itzulpengintzaren munduko profesional talde zabal bat biltzen du.
5 iruzkinetiketak: hemen: Euskara bildu
boto negatiboak 1, erabiltzaileen botoak: 9, boto anonimoak: 6

iruzkinak

  1. #1   A ze poza... sartu eta dena gaztelaniaz.
    Hey_neken (e)k bidali du duela 301 egun 6 ordu 45 minutuHey_neken
  2. #2   #1 Interfazea zein edukiak lau hizkuntzatan ikusteko aukera eskaintzen dute. Niri euskaraz agertu zait sartu naizenean.
    arkaitz (e)k bidali du duela 301 egun 6 ordu 35 minutuarkaitz
  3. #3   Hey_neken, zure nabigatzailearen lehentasunak gaztelaniaz edo euskaraz daude? Hau da gakoa, nire ustez.
    aritzb (e)k bidali du duela 301 egun 6 ordu 26 minutuaritzb
  4. #4   @arkaitz: interfazea badakit, baina nik euskaraz eskatu diot zerbitzariari... berak erdaraz erantzun...

    @aritzb eu, en-us, en
    Hey_neken (e)k bidali du duela 301 egun 6 ordu 21 minutuHey_neken
  5. #5   nik ere euskaraz daukat nabigatzailea, eta 11itzulpen gazteleraz agertu zait. Azkarrak dira, gero! Sartu orduko itzuli egin didate orria!
    Enemea (e)k bidali du duela 300 egun 8 ordu 46 minutuEnemea

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]