Arrasateko EAE-ANVko zinegotziek atentatuaren gaineko adierazpenak egin dituzte

Arrasateko EAE-ANVko zinegotziak, Yolanda Perez de Arenaza, Juan Mari Sanpedro, Francisco Maria Arburua, Arkaitz Biain, Oihana Aranburu eta Izadi Mondragon, eta Ino Galparsoro alkatea batu ziren prentsaurrekoa emateko. Kulturaten izan zen prentsaurrekoa eta Ino Galparsoro alkateak irakurri zuen prentsa oharra. Irakurritako prentsa oharra eta bideoa ikusgai Goiena.net-en.
7 iruzkinetiketak: hemen: Euskal Herria bildu
erabiltzaileen botoak: 17, boto anonimoak: 10

iruzkinak

  1. #1   Lotsagarri eta nazkagarria. Beste hitzik ez dut.
    kokoteraino (e)k bidali du duela 208 egun 2 ordu 50 minutukokoteraino
  2. #2   Higuingarria.
    mendicute (e)k bidali du duela 208 egun 2 ordu 45 minutumendicute
  3. #3   EAE-ANVk ez du inor hil. Eskubide osoa duzue nazka sentitzeko, eta hala adierazteko. Baina beldurra ematen dit pentsamendu bakarrera egiten ari garen gerturapena: lehen ezker abertzalea=ETA sektore jakin batek soilik esaten zuen, orain aldiz, ikuspegi hori geroz eta gehiago zabaltzen ari dela dirudi. Ez nago batere ados horrekin, konponbidea urrundu besterik ez duelako egiten. Ezker abertzaleak ere sufritzen du eta beharrezkoa da konponbiderako.
    ikira (e)k bidali du duela 207 egun 20 ordu 21 minutuikira
  4. #4   Adierazpena hain biribil eta osoki gaitzetsi duzuenok ezertxo ere positiborik edo onargarririk ez duzue topatu testuan? Den-dena "nazkagarria", "lotsagarria" eta "higuingarria" iruditu zaizue? Niri gauza batzuk ez zaizkit gustatu, baina beste batzuk onargarri iruditu zaizkit.
    tusfo (e)k bidali du duela 207 egun 18 ordu 3 minututusfo
  5. #5   niri gauza dezente gustatu zaizkit, baina indar falta duela iruditu zait... mezua eraikitzailea da, kondenatik haratago. "kondenatzen dugu" baino haratago.

    gustatuko litzaidake eaj-k halako jarrera izatea eta halako prentsaurrekoak ematea torturen kasuan, adibidez. pse/psoe-ren inguruan, aldiz, aipamenik egiterik ez du merezi.

    eskatzen dieten kritikotasuna beste politikari guztiek balute... (edo gehiengoak, edo batzuk)

    herriak beste erantzun bat eskatzen dio anv-ri, baina eta besteei? hainbeste eskatzen al zaie?

    hipokrita xamarrak guztiak garelakoan nago...
    naroa (e)k bidali du duela 207 egun 2 ordu 49 minutunaroa
  6. #6   #4 Tusfo, zure galderari erantzunez bai, horrela iruditu zait, laburtzeko esaldi hau kopiatu eta itsatsiko dut:

    "Iragan ostiralean Arrasaten izandako gertaera larriaren aurrean, zeinek Udaletxe honetako PSE-PSOEko zinegotzi ohi Isaias Carrascoren heriotza eragin duen..." ematen du Isaias auto istripu baten hil dela, ez dizkiotela bere pentsaeragatik bost tiro bota. Nik enpatia eskatzen diot EAE-ri, beraiek niri beste eskubide batzuk bortxatzen direnean exijitzen (ez eskatzen) didaten modu berean. Zein zilegitasun du ezker abertzale delakoak beste eskubide urraketak salatzeko horrelako kasu bat salatzen eta mespretxatzen ez badu?

    Adierazpenean ondoren datorren guztia ohiko hitz hutsak dira. Igor Portu torturatu zutenean nazka eta lotsa sentitu nuen bezala orain ere sentitzen dut. Kasu honetan latzagoa zait, nire izenean eta nire askapenerako egin baitute. Beste guztia, beste eskubide urraketa batzuei buruz hitz egitea, beste alderdi batzuek egiten edo egiten ez dutena salatzea, guzti hori benetako arazoa eta adierazpen horrek salatu beharko lukeena (nire ustetan betik) desbideratzea eta nahastea da.

    Zeintzuk dira zuri gustatu ez zaizkizun gauzak eta zeintzuk onargarriak? Agian norbaitek azalduko balizkit ulertzen saiatuko nintzateke baina zenbat eta gehiago irakurri tristeago iruditzen zaizkit adierazpenok.
    kokoteraino (e)k bidali du duela 206 egun 18 ordu 46 minutukokoteraino
  7. #7   Aupa kokoteraino! Berriro elkarrekin :-D Aupa besteak ere.

    Kokoteraino: adierazpenari bere osotasunean nazkagarria eta lotsagarria iritzi diozu beriro ere. Neure ustez, gaitzespen biribilegia eta osoegia da zurea, desorekatua beraz. Ez dago ezer ez inor munduan halako izendapen erabatekorik justiziaz merezi dezakeenik, nire iritzian beti ere.

    Esaldi batez azaldu duzu zure zergatia. Ondo da. Neuk beste batzuk ipiniko ditut eta bidenabar zure eskaerari erantzun. Zer balioesten dudan batez ere:

    "geure samina eta tristura adierazteaz gain, gure doluminak eta elkartasuna adierazi nahi dizkiegu bere senitarteko eta lagun guztiei"

    "Gertatutakoaren berri izan bezain laster, alkatea zein zinegotziak ospitalera joan ginen Isaias Carrascoren egoeraren berri izateko"

    "Isaiasen gorpua udaletxean zegoen bitartean ANVko zinegotzirik bertan ez izatea eskatu zigun. Beraien nahia jarraituz, uneoro udaleko bitarteko guztiak haien esku utzi genituen omenaldia egin ziezaioten, horrela beren mina eta dolua erabat errespetatuz"

    "Konfrontazio jarrerak nagusitu dira, baina gaur inoiz baino irmoago, adierazi nahi dugu, gatazkaren sustraietara jo behar dela"

    "inolako ordainketa politikorik gabe arau demokratikoen baitan"

    "Denok ere, ardura handiz joka dezagun dei ozena luzatu nahi dugu; Alderdi politikoek bereziki eta euskal gizarteko eragile guztiek ere"

    "Isaias Carrascorena bezalako heriotzarik berriro gerta ez dadin, nahiz egunero inposatzen ari zaigun indarkeriazko salbuespen egoera behin betiko desager dadin, gure nahirik sendoena"

    Benetan uste dut hainbat elementu positibo daudela adierazpenean.

    Zer ez zaidan gustatu baino, zer gehituko nioke neuk: Hilketa honen aurka daudela adieraztea etiko eta politikoki, pertsona bat hiltzeagatik (etikoa) eta pertsona horrek ez duelako ardura nabarmenik gatazkan (politikoa), eta ETAri eskatuko nioke halakorik ez berriro egiteko. Era berean, gogoraraziko nieke PSOE eta PNVri haiei dagokien zeharkako arduraren tamaina, loiolan negoziazio mahatik ihes egiteagatik, eta euren interes partidisten alde gatazkaren gordintasunaren zati bat (ETArena, zeren estatuarenak jarraituko zukeen nahiz eta arinago) gozotu zezakeen proposamen malgu, egingarri eta bidezkoari uko egiteagatik, horrela gatazkak militarki jarraituko zuela jakitun ere.

    Hortaz, neure usterako adierazpenak badu hutsunerik, baina elkartasun pertsonala, zintzotasuna (zer pentsatu hori esan), moderazioa (haiei egin zaien iraintze berbera ez dute egin) eta itxaropena ere bai. Eta hori bere neurrian baloratu behar da.

    Besarkada bana eta eutsi goiari!
    tusfo (e)k bidali du duela 206 egun 12 ordu 7 minututusfo

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]