Eztabaida sahiestezina: ezker abertzalearen inguruko "Kezkak eta Zalantzak"

Ander Iturriotz soziologoak ezker abertzalearen estrategiaren inguruko kezkak eta zalantzak plazaratu ditu iritzi artikulu interesgarri honetan.
8 iruzkinetiketak: hemen: Politika bildu
erabiltzaileen botoak: 16, boto anonimoak: 23

iruzkinak

  1. #1   Hausnarketarako artikulu egokia, benetan. Beharrezko eztabaida baterako gakoak azpimarratzen dituena.
    ikira (e)k bidali du duela 178 egun 18 ordu 11 minutuikira
  2. #2   Zabalduko albiste batean ikusi nuen beste hura, Derioko ANVren blogean gaitzetsi egin zutela bertako sozialisten kontrako atentatua:

    http://www.zabaldu.com/3589/azken_gertakarien_inguruan_derioko_ezker_abertzalearen_komunikatua_beren_blogean/

    Blog post hori http://www.blogari.net/berbetan/2008/02/29/derioko_anvren_adierazpena_gaur_gaueko_e

    desagertu egin da.
    luistxo (e)k bidali du duela 178 egun 17 ordu 11 minutuluistxo
  3. #3   Eszenatoki ideala: ETAren su eten berri bat eta interes alderdikoien gainetik, euskal abertzaleen koalizio handi bat. Geldiezinak izango ginateke.
    ikatza (e)k bidali du duela 178 egun 16 ordu 27 minutuikatza
  4. #4   eztabaida sahiestezinak sahiesten errazak dira (hemen eta edonon), baina tira, lagun batek Deriokoa Googleren katxean aurkitu du eta hona kopiatuko dut,

    2008ko otsailaren 29a

    Derion izaniko azken gertaerak direla eta, Derioko EAE-ANV udal taldeak honakoa adierazi nahi du:

    1. Gaur gauean gertatu diren ekintzen aurrean gure ez adostasuna adierazi nahi dugu. Horrelako ekintza bortitzek ez dute laguntzen Euskal Herriak bizi duen gatazka politikoa gainditzen eta sufrimendua areagotzen dute.

    2. Horregatik, ETA erakundeari eta Espainia eta Frantziako estatuei eskatu nahi diegu beharrezkoak diren pausoak emateko ekintza errepresibo eta biolentoak amaitzeko.

    3. Derioko PSE-PSOEri eta euren militanteei elkartasuna adierazi nahi diegu, baita ETA erakundeak egindako ekintzaren ondorioz kaltetuak izan diren auzotar guztiei ere.

    4. Beste behin ere, berresten dugu gure konpromisoa gure herria osatzen duten pertsona eta indar politiko guztiek euren jardunbidea inolako mehatxu eta bortxarik gabe gara dezaten eta denon artean konponbide demokratikoaren alde ibil gaitezen.
    luistxo (e)k bidali du duela 178 egun 16 ordu 15 minutuluistxo
  5. #5   Ander Iturriotzen artikuluak nire ustez bete betean asmatzen du, baina beste bi artikuluren estekak ere jarri nahi ditut, Mario Zubiagak urtarrilean Garan idatzitakoak, alegia:

    http://www.gara.net/paperezkoa/20080126/59547/es/Divide-et-impera

    http://www.gara.net/paperezkoa/20080119/58493/es/Shock
    artola (e)k bidali du duela 178 egun 14 ordu 39 minutuartola
  6. #6   #4 Mila esker Luistxo testu hori berreskuratzeagatik. Batzutan internet mihiluze bilakatzen da. Interesgarria izango litzateke jakitea zergaitik desagertu den zegoen tokitik. Nik behintzat ez dut uste istripua edo kasualitatea izan denik.

    #3 ikatza, polita izango litzateke euskal abertzaleen koalizio handi bat lortzea baina ETAren su eten berri bat baino bere desagerketa eskatuko nuke. Koalizio hori inoiz existituko bada, eta ia ezinezkoa ikusten dut interes ekonomiko eta politikoengatik, ETAren tutoretza gabe izan beharko litzateke.
    kokoteraino (e)k bidali du duela 178 egun 14 ordu 11 minutukokoteraino
  7. #7   Neuk #2 sarreran gehitutakoa zuzendu nahi nuke. Esan didatenez, "Derio berbetan ez da Derioko ANVren bloga, Derioko ezker abertzalearen eztabaidagunea baizik."
    luistxo (e)k bidali du duela 178 egun 13 ordu 34 minutuluistxo
  8. #8   Oso artikulu ona benetan.
    jgabimark (e)k bidali du duela 178 egun 5 ordu 23 minutujgabimark

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]