Durangon 19 urteko langile bat hil da, beira zati batek azpian hartuta

[K&I]LABek salatu duenez, istripua gertatutako lekuan ez zegoen behar adinako segurtasun neurririk.
10 iruzkinetiketak: hemen: Euskal Herria bildu
erabiltzaileen botoak: 14, boto anonimoak: 5

iruzkinak

  1. #1   zenbat hildako dagoeneko Euskal Herrian?
    gaztelumendi (e)k bidali du duela 181 egun 1 ordu 58 minutugaztelumendi
  2. #2   Aurtengo daturik ez dut aurkitu baina iaz bederen, LAB-en esanetan, 125 eta 2006-an 129:

    http://www.gara.net/azkenak/02/63657/es/125-trabajadores-fallecieron-2007-Euskal-Herria

    Penagarria benetan.
    kokoteraino (e)k bidali du duela 181 egun 21 minutukokoteraino
  3. aingeru (e)k bidali du duela 181 egun 13 minutuaingeru
  4. #4   17 hildako beraz, hiru hilabete eskasetan... kondenen oihartzuna ez baizait heldu oraindik eta.

    Langileen heriotzak ez bide du minik sortzen, amorrurik, nekerik, botorik.

    Gizartean etika eta hipokresia eskutik doazenean, seinale txarra.
    gaztelumendi (e)k bidali du duela 180 egun 23 ordu 19 minutugaztelumendi
  5. #5   #4 Zuri agian ez dizu min eta amorrurik sortuko. Niri itzela sortzen dit. Bizimodua ateratzen besterik ari ez den jendea enpresari eta langile batzuen ardura faltagatik hiltzen denean kriston amorrua sortzen zait.

    Hipokresia latzagoa iruditzen zait beren pentsaeragatik bost tiro botata eraildakoak lan istripuen erruz hiltzen direnekin nahastea. Biak dira nazkagarriak, biak tristeak, baina ezin dira nahastu batek ez baitu bestearekin inongo erlaziorik. Nahiz eta batzuek etengabe saiatzen zareten pentsaerarengatik eragindako heriotza bat beste gauzekin nahasten.
    kokoteraino (e)k bidali du duela 180 egun 22 ordu 22 minutukokoteraino
  6. #6   Ez naiz sartuko norgehiagokara, ea nor den hipokritagoa nor baino, alferrikakoa iruditzen zait-eta.

    Hipokresiarik gabe, neure iritzia azaltzen saiatuko naiz. Hemen eragindako hilketa guztiak ez dira berdinak agintzen dutenentzat, ez da haientzat gauza bera ETAk erailtzea pertsona bat, edo gizon batek bere bikotekidea (hauteskunde kanpaina amaitu berrian lau eraildako egon ziren egun berean eta ez zen ezer gertatu), edo langile bat hiltzea gutxieneko segurtasun neurriak ez direlako betetzen.

    Ez dira zertan nahastu hilketok, baina niretzat langile bat honela hiltzen denean erailketa da (eragindako hilketa), halakorik gertatzeko baldintza soziolaboralak onartu eta sustatuak dituztelako aginte-guneetatik, jakinda hainbat langile hiltzea ekarriko dutela.

    Ez da gauza bera hilketa bat edo bestea, baina badituzte ezaugarri komunak: salatzekoak dira, eragindakoak dira gutxi-asko, eta ez ziratekeen gertatu behar. Ezberdintasunak ere bai noski, besteak beste: Isaias erail zuten nahita, bere bila zuzen joanda, Durangokoa gertatzen "utzi" dute agintariek; beste bat, isaias erail zutenak zigortu egingo dituzte, gogor zigortu ere; Durangon 19 urteko langilea hiltzea eragin dutenak ez, are gutxiago, gizartearen goi mailetan jarraituko dute.

    Tristea eta nazkagarria da neuretzat ere.
    tusfo (e)k bidali du duela 180 egun 18 ordu 25 minututusfo
  7. #7   #6 Ados zurekin heriotza guztiak ez direla berdin tratatzen aipatzen duzunean. Baina nire ustez oinarrizko ezberditasun bat aipatu gabe utzi duzu. Durangoko langilearen edo emakumezko horien kasuan inor ez da aterako esatera "egoeraren islada direla". Pentsa bihar enpresari elkartea aterako balitz prentsaurreko baten esanez: "sentitzen dugu gazte horren heriotza baina egoera ekonomikoaren islada da. Gainera atzo 26 pertsona sarraskitu zituzten Pakistanen eta inork ez du protestarik egin". Nik behintzat harrika hartuko nituzke horrelako zehozer egingo balute.
    kokoteraino (e)k bidali du duela 180 egun 18 ordu 5 minutukokoteraino
  8. #8   Aupa kokoteraino, eta besteak! Eta eskerrik asko hire erantzunagatik.

    Bai, ados nago zurekin ezberdintasun horretaz neu ere; uste dut bestelako erantzuna eman behar izan zuela arrasateko anv-k. Hala ere gehitu ahalko genioke zeure esanari: "zeren eta kasu horietan inork ez baitio inori eskatzen hirugarren batek egindako hori kondenatzeko", gero lehia politikoetan atarramendua lortzeko gainera. Zintzotasun eskasa ikusten dut nik politikeroetan, hainbat komunikabideetan,... beren alde zelan egin ari direla ikusten ditut gehienetan neuk behintzat. Eta zintzotasuna (denona)oinarrizkoa da desadostasunak gainditzeko.

    Edozelan ere, uste dut emankorragoa dela hitz egitea denontzako soluzio onargarri batera iristeko bideari buruz, horretarako beharrezkotzat jotzen ditugun urratsak eta asmatzen, denok gustura eta eskubide guztien jabe biziko garen egoeraren zelakoa irudikatzen eta gauzatzen... Benetan, banago geure artean askoz ere posibleagoa dela hori politokoen (edo alderdi bati zeharo lotuta daudenen) artean baino.

    Buruatzen zaizkidan bi, hasteko: Elkar aintzat hartuko dugu; inork ez dio inori erasorik egingo. Zer iruditzen zuri/zuei?
    tusfo (e)k bidali du duela 180 egun 2 ordu 28 minututusfo
  9. #9   #8 Tusfo, ni ez naiz Arrasateko EAE-ri buruz bakarrik ari, EAE-k orokorrean eta bere burua Ezker Abertzale moduan identifikatzen duen jende multzo horri buruz baizik. Gainera ez dut uste erailketa bat "hirugarren batek kondenatzeko" eskatuta deitoratu behar denik, jarrera faxista huts bat delako baizik. Ados zintzotasuna oinarrizkoa dela diozunean baina zein zintzotasun aldarrika dezake alderdi politiko baten legegabetzea zalatzen duen norbaitek bere pentsaeragatik bost tiro botata pertsona bat hilda isilik gelditzen denean?

    Ados ere, soluzioei buruz hitzegin beharrarekin ere baina azken bake prozesuan eraikitako zubi guztiak zartatu ditu ETAk, batez ere Barajaseko aireportuan bonba jarri eta bi pertsona hil zituenean eta mahai berean negoziatzeko beraiekin jarri den alderdiko ordezkari bat hiltzean. Zein legitimitate du orain ETAk negoziazio prozesu berri bat eskatzeko? Lehenik gutxi bazuen are gutxiago orain. Urte ugari pasa beharko dira orain zubi berriak eraikitzeko.
    kokoteraino (e)k bidali du duela 179 egun 22 ordu 21 minutukokoteraino
  10. #10   Aupa kokoteraino (eta besteak -ba al dago inor??-), berriro ere!

    Hasteko, eskerrik asko zure iritziak konpartitzeagatik, pentsatzera bultzatzen naute-eta. Bestetik, pozten nau ohartzeak hainbat gauzatan ados gaudela, nahiz eta bestetzuez bestela pentsatu. Garrantzizkoa da hau azpimarratzea, neuk uste.

    Bestetik, pena dut honelako komunikabide zeharkakoa ez dela nahikoa halako gai ("zail", "pasiozko", ez dakit ondo zelan izendatu) batez aritzeko, batez ere, zenbat eta berba gahiago egin eta hari gehiago agertzen direla kontuan izanik. Denbora eta buruz buru egotea falta da guztiz ondo ulertzeko elkar. Hauxe da hain zuzen berton eta honetaz aritzeko falta zaigun zerbait. Neu prest nago nahi baduzu(e).

    Zenbait iritzi nahi ditut eman zuk esandakoaz, jakinda luze jo beharko nukeela. Espero dut nahikoa ondo azaltzea:

    - Ezker abertzaleko kidetzat dut neure burua nahiz eta organikoki loturarik ez izan. Ez da egia esan duzuna ixilik gelditzeari buruz; bestelakoa da ez esan izana zeuk esatea nahi duzun hori, eran, lekuan eta unean. Ezk.Ab.ko jendeari zintzotasuna ukatzea (aurreko batean, hiprokita deitzea ere) ez da ez bidezkoa ez zuzena ere.

    - Hilketa horri “faxista” deitzea ez da zuzena; faxismoa beste zerbait da (helburu, bide, aliantza, sustatzaile,... oso ezberdinak ditu). Nahiz eta deitoragarria den oso, neuretzat.

    - Deitoratzea kontu labankorra da, batez ere beste batzuek baliatu nahi dutenean atarramendua lortzeko lehia politikoan. Politikariek-eta ez diote exigitzen EzkAb.-ari kondena zio etikoagatik, baizik eta abantaila politikoak lortzeko. Etika eta politika nahasten dira hemen. Ez etikaz ez politikaz, egunero tirorik egin gabeko milaka erailketa (beste hainbat izugarrikeriekin batera) eragiten dituen sistema kapitalista honen aldeko (edo “por activa o por pasiva” partaidea den) ezein politikarik eta bestek erailketa hau kondenatzeko eskatzea neuretzat ez da zilegizkoa eta ez diet emango. Zintzo-zintzo diotsut. Niretzat biolentzia guztiak ez dira berdinak, nahiz eta denak desagertzea nahi dudan. Hala ere, ezk.ab.-k kasu haueta easn ohi duenak ez nau asebetetzen.

    - Bake prozesua ez zuen etak zartatu ezta barajasen ere, benetako irtenbide batera iristeko borondate ezak baizik, hasiera-hasieratik antzeman zenez (ahaztu ditugu adostutako adierazpen publikoak aldatzea, epeak nahita luzatzea, atxiloketa ugari, torturak, errepresioa, ilegalizazioa,...). Etari leporatu dakioke inpazientzia nahi bada (ez dut oso garbi hori), baina prozesua beste batzuek zapuztu zuten, nahita eta haien interes politiko ziztrinengatik, nik uste. Agian orduan zintzoago jokatu izan balute batzuek ez geundeke orain honetaz berbetan.

    - Niretzat negoziazio prozesua, normalizazioa edo nahi den bezala deitutakoa. geuri dagokigun zerbait da, ez alderdiei, ez besteri. Hemen elkarbizitza arazo bat dago, nortasun nazional arazo bat dago, eta hori konpondu behar dugu. Berton bizi garen guztion eskubide oinarrizkoak beteko diren antolakuntza soziala asmatzea eta gauzatzea da kontua. Hau lortzen badugu, indarkeria guztiak desagertuko dira geuretik. Ni ziur nago egin ahal dugula, baina horretarako ezinbestekoa da denok aintzat hartzea elkar, hau da, norgehiagokari utzi eta elkarkidetzari ekitea, elkarri entzutea, enpatia,... Egin ahal dugu!

    Bueno, neure aldetik amaitu dut hari hau, baina zerbait idatzi nahi baduzu(e) poz-pozik eta arretaz irakurriko dut.

    Besarkada bana eta eutsi goiari!! Eta barka idatziaren luzea.
    tusfo (e)k bidali du duela 178 egun 20 ordu 14 minututusfo

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]