"Azkena izan dadila", Martxelo Otamendiren artikulua atentatuari buruz

Hau al da, Baztarrika jauna, ETArekin akritikoa zen egunkaria? Zorionak Berriako langile eta kazetari guztiei, oso eroso sentitzen naiz beti egunkari hau irakurtzen. Garan ez dut antzeko ezer topatu.
4 iruzkinetiketak: hemen: Euskal Herria bildu
erabiltzaileen botoak: 19, boto anonimoak: 22

iruzkinak

  1. #1   Aipatzekoa ere Imanol Murua Berriako politika arduraduna eta blogariaren (edo blogari ohia hobe?) artikulua:

    http://www.berria.info/testua_ikusi.php?saila=harian&data=2008-03-08&orria=008&kont=004
    Unax (e)k bidali du duela 258 egun 14 ordu 45 minutuUnax
  2. #2   Imanolen artikuluaren puska bat:

    "Jatorrian, arazo politikoa dago. Itsuak ere ikusten du. Gatazka politikoa. Herri baten erabakitzeko eskubidearen ukazioa. Jakina da gatazka politikorik gabe ETArik ez legokeela, hilketarik ez legokeela. Baina itsuak ere ikusten du gatazka politikoa konpondu ezinik jarraitzearen ondorio derrigorrezkoa ez dela ETAk ekintza armatuak egiten jarraitzea. Atentatuak egitea, ETAk esku artean dituen aukeretako bat da. Isaias Carrascoren heriotza, ETAren erabakiz ekidin zitekeen tragedia da."
    saapmifree (e)k bidali du duela 258 egun 14 ordu 21 minutusaapmifree
  3. ikermm (e)k bidali du duela 258 egun 11 ordu 40 minutuikermm
  4. #4   Barka baina nik zerbait gehiago espero nuen Martxelorengandik. Gutun osoa Isaiasen erailketa negoziazioa euskal gatazkaren irtenbide bakartzat defendatzen dutenen aurkakoa dela esaten du. Hori egia da eta eskertzekoa zuri-beltzean jartzea baina nik faltan botatzen dut pertsona bat bere pentsaerarengatik eraila izan dela salatzea. Zein legitimotasun du ezker abertzaleak bere aurkako erasoak salatzeko horrelako eraso faxista baten aurrean isilik gelditzen denean?
    kokoteraino (e)k bidali du duela 257 egun 13 ordu 31 minutukokoteraino

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]