www.berria.info/edizioa_ikusi.php?id=25922
ikira (e)k bidali du duela 212 egun 18 ordu 43 minutu, duela 212 egun 11 ordu 29 minutu argitaratuta
LAB sindikatuak ETAren azken ekintza armatua deitoratu du. Batasunak, berriz, gatazkaren adierazpen gisa aztertu du.
iruzkinak
2008/03/07
LABek bere atsekabea adierazten du PSOEko zinegotzi ohi eta UGTko kidea zen Isaías Carrascoren heriotza dela eta
Gaur eguerdian Arrasaten izan den Isaías Carrasco, PSOEko zinegotzi ohi eta UGTko kidearen heriotza bortitzaren aurrean, LAB sindikatuak zera adierazi nahi dio iritzi publikoari:
- Isaías Carrascoren heriotza atsekabez hartu dugu eta gure sentimendu eta elkartasuna helarazi nahi diegu bere senide eta kideei.
- Heriotza honek, bestelako bortizkeria errealitateek bezala, jendartea hunkitu du, Euskal Herriko gizon eta emakumeok pairatzen dugun sufrimendu, konfrontazio eta eskubide indibidual zein kolektiboen urraketaren testuingurua behingoz gainditu dadin aldarrikatzen baitu jendarte honek.
- LABek, gertaera hauek sortzen duten konmozioaren jakitun, bortizkeria eta inposaketa modu guztiak behin-betiko desagerraraziko dituen bake eta konponbide politiko eskenatokia lortzeko lanean eta ekarpenak egiten konprometiturik jarraituko du. Langileok bake eta demokrazia eskenatokia nahi dugu eta alde guztiei dei egiten diegu norabide horretan urratsak egin ditzaten.
http://www.labsindikatua.org/sarrera/albisteak/folder_eu/628alb