www.berria.info/edizioa_ikusi.php?id=25912
kokoteraino (e)k bidali du duela 213 egun 19 ordu 5 minutu, duela 213 egun 18 ordu 33 minutu argitaratuta
Hiru tiro bota dizkiote, eta erietxera eraman dutenerako zendu da, Euskadi Irratiaren arabera. Bularrean eta burualdean zeuzkan tiroak, lehen datuen arabera. Navas Tolosa kalean izan da atentatua, 13:30ak aldera, etxetik irteten ari zela. Isaias Carrasco da hildakoa, eta 42 urte zituen.
iruzkinak
ino, nik behintzat gaurkoan zerbait espero dut... udalean lan aparta egiten zarete, ea gaurkoan berdin jarraitzen duzuen...
egoerak merezi duen erantzuna eman ezazue.
Nik Inori atentatuarekin kritikoa izatea eskatuko nioke, eufemismorik gabe. EAE-ren aurkako erasoak kritikatzen dituen modu berean.
Nire eskaera:
Jar daitezela behingoz bitartekoak gisa honetako eta bestelako eskubide urraketak behin betiko amai daitezen. Jar daitezela irtenbide politikoa erdietsi ahal izateko oinarriak. Alde batetik nahiz bestetik. Alde guztietatik.
Nire eskaera: ETA eman hitza herriari. Pistolak soberan daude, hitzak mintza bitez!
?????? Satorrek agintzen al dute ????? nik ez dut ezer ulertzen!!!
Zeintzuk dira ekintza honen emaitzak, hori da galdera.
Ordua da ezker abertzaletik (osotik) horrelako dinamikatik irteteko, gure ingurukoen sufrimenduaz gain parekoen sufrimendua ikusi. EZ GEHIAGORIK SORTU eta koherentzia horretan duintasunez, sufrimendu ororen amaiera errebindikatu.
Langile xume honen heriotzaren aurrean, nik igandean "GORA EUSKADI ASKATUTA" paperaz bozkatuko dut, nuloa espainiarrentzat, baliogarri niretzat. Erakunde armatuari eskaria: abstenitu zaitez sufrimendu gehiago sortzeaz.
http://www.berria.info/umorea.php?izena=zaldieroa.jpg&karpeta=2008-03-08
Erantzuna bihar eman beharko genuke euskaldunok. Anderrek proposatutakoarekin ados nago. GORA EUSKADI ASKATUTA bozkatu edo nahi dezuena bozkatu baina bihar hauteslekuetan egon behar gara guztiok.
Gatazka konpontzeko sekulako lana egiten ari zarete ANVko kideak, jasaten ari zareten atxiloketa, tortura, ilegalizazio, presio eta guztien gainetik. Muturra behar da gero zuei "demokrazia" irakaspenak emateko! Aurrera bolie!
http://www.gara.net/azkenak/03/65659/es/Observadores-europeos-trasladaran-Euskal-Herria-para-conocer-cerca-actual-situacion-politica
#13: "sekulako lana"????????????:
"Lo siento como si a mi compaƱero le hubiera dado un infarto de miocardio"
http://meneame.net/story/alcaldesa-mondragon-siento-como-si-companero-hubiera-dado-infarto-mioc/
Ez gaitzazue salbatu, mesedez.
Kontuz ibili beharko duzu, "Kokoteraino", ETAk esaten duena esaten ari zara: eman hitza herriari. Pistolak soberan daude, hitzak mintza bitez!
Hori esateagatik atxilotu, torturatu eta espetxeratu ahal zaituzte. Eta zerrenda honetan dabiltzan "Ortzadar01" eta beste batzuek ez pentsa zutaz akordatuko direnik.
Ez dut ikusten zein puntutan datozen bat nire hitzak eta bere pentsaerarengatik bost tirorekin pertsona bat hiltzen duen erakundearen eta bere korpartsenak.
Batzuk hemen idatzi duten bezala, gatazkaren ondorioz besteek sufritzen dutenean, komunikatuak gogorragoak izaten dira...
Erakunde armatuaren erokeriak beldurra ematen dit... zer puntutara arte iritsiko dira?
Ez dut ulertzen zer esan nahi duzun komunikabide "kritikoen" esaldiarekin. 18/98 sumarioa fartsa hutsa dela badakit eta baita Euskal Herrian jende errugabea kartzelaratzen dela. Baina, beste behin ere, ez dut injustizia horren eta bere pentsaeragatik pertsona bat erailtzearen arteko erlazioa ikusten.