BideoaAralarreko gazteek “Utzi Espainia seduzitzeari” bideoa egin dute

Iratzarrik, Aralarreko gazte erreferenteak, prestatu du bideo bat non agertzen dira “Espainiari seduzitzeari uzteko aholkuak”. Bideoan neska bat Espainiarekin erlazio bukatu ostean, hasten da bere gauzak eta goraintziak gordetzen. Konstituzioa, bandera, Josu Jon Imazen argazkia… Dena doa kutxa batera. Bitertean off-en ahotsa batek aholkuak ematen dizkio neskari. Gauza guztiak gordeta, neskak gogoratzen du Euskal Herria, bere atzetik han betiko laztana… eta maitasuna hasten da!
3 iruzkinetiketak: hemen: Politika bildu
erabiltzaileen botoak: 10, boto anonimoak: 13

iruzkinak

  1. #1   Errespetu osoarekin eta gomendio bat onartzen badidazu, Iratzarri, Euskal Herria maitatu nahi baduzue zaindu ezazue erabiltzen duzuen euskarazko idazkera. Esate baterako, goraintziak diozuen lekuan oroigarriak esan nahi duzuela suposatzen dut. Gramatika ere ez da onegia.
    kokoteraino (e)k bidali du duela 262 egun 12 ordu 46 minutukokoteraino
  2. #2   Bideoko gauza batek harritu nau. Hasieran mahaian ikusten den liburua hauxe duzue, argi eta garbi: Carlos Taibok zuzendutako "nacionalismo español: Esencias, Memorias, Instituciones" (Madril, Libros de la Catarata, 2007). Orain duela hilabete pare bat neure blogean iruzkindu nuen (http://www.blogari.net/jurtzixabi/2008/01/02/nazionalismo_espainolaz). Ez dakit zergatik aukeratu duten, besterik gabe azalean piperpoto handi bat dagoelako, edo benetan liburuaren edukia zaborrontzira bota nahi dutelako. Dena dela, liburu hori nazionalismo espainolaren kritika sakon bat dela aintzat hartuta, argitaratzeko eduki zituzten arazoak kontuan hartuta -Espainiako argitaletxe handi guztiek uko egin zioten-, egundoko ergelkeria deritzot bideoan erabili izanari.
    Jurtzixabi (e)k bidali du duela 261 egun 14 ordu 41 minutuJurtzixabi
  3. #3   1- Bai egia da oroigarria "goraintziak" baino hobeto dagoela. Dena den Iratzarrik euskarari lehentasuna ematen dio hasieratik eta material guztia egiten dugu euskaraz, askotan erdarazko bertsio barik. Ziur nago beste batzuek gauza bera ezin dutela esan, ezta? Beti bezala, zainduko dugu.

    2- Horixe da, "Nacionalismo español" liburua da. Oso oso ona da. Bakarrik erabili dugu Espainiar bandera edukitzeagatik, gure nahia ez da Carlos Taiboren aurka joan- gaur egungo idazle politiko onenen artean, estatu mailan. Ez egon hain haserre.
    iratzarri (e)k bidali du duela 261 egun 2 ordu 15 minutuiratzarri

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]