PNV espainiako kongresuko alderdirik alperrena

Estatistiken arabera parte hartzea, agerpenak etab. kontutan hartuz PNV da espainiako kongresuko alderdirik alperrena. Benetan zertara joaten dira... lotara?
6 iruzkinetiketak: hemen: Politika bildu
erabiltzaileen botoak: 15, boto anonimoak: 19

iruzkinak

  1. #1   Iniziatiba gutxien Espainian, baina begiratu banan banan. EAJren guztietan aipatzen du Euskadi edo EAE. PSOE eta PPren milaka iniziatibatatik, zenbatek??

    Termino absolututan konparazioa egitea itzelezko tranpa da.
    mendicute (e)k bidali du duela 143 egun 21 ordu 48 minutumendicute
  2. #2   Soldata: 4782.97 € / hilabete

    Iñaki Intxausti: 60 falta

    Beste guztiek 20 faltatik gora

    Edozein lanetan zuk berdina egingo bazenu... kalera! Euskaldunon eskubideak madrilen defenditzera doazela diote... tabernan edo izango da.

    P.D:Iñaki Intxausti eta besteen faltak beharbada arrazoi serioengatik justifika daitezke, horrela bada barkamenak. Baina suplenteak ere badaude ez?
    teketen (e)k bidali du duela 143 egun 21 ordu 24 minututeketen
  3. #3   Eta zergatik ez zaie aplikatzen politikoei EHUko irakasleen soldaten sistema? Oinarrizko soldata baxua eta merezimenduen araberako diru-osagarriak: zenbat ekimen, zenbat galdera, zenbat proiektu etab. hainbat diru kobratu. (Dena dela, hasierako galderaren erantzuna badakigu: beraiek erabakitzen dutelako zenbat kobratuko duten.)
    FiloBlogia (e)k bidali du duela 143 egun 20 ordu 2 minutuFiloBlogia
  4. #4   FiloBlogia, zure proposamenarekin bat. Baina hori parlamentuan defendatuko duen politikorik bai?
    mendicute (e)k bidali du duela 143 egun 17 ordu 22 minutumendicute
  5. #5   Ez, noski. Halako merezimenduak besteok erakutsi eta frogatu behar ditugu, gizarteak eskatzen omen digulako (Eusko Jaurlaritza dixit) eta, ondorioz, bakoitzak bere produktibitatearen arabera kobratu. [IRONIC MODE ON] Aldiz, politikoen eta karguen merezimenduak jakintzat eman behar dira eta gizarteak ez die inoiz halakorik eskatzen, beren lanarekin guztiz pozik gaude-eta [IRONIC MODE OFF].
    FiloBlogia (e)k bidali du duela 143 egun 13 ordu 41 minutuFiloBlogia
  6. #6   Hara boz (in)utila! xD
    tusfo (e)k bidali du duela 143 egun 12 ordu 24 minututusfo

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]