Egunkaria eta Berria, akritikoak ETArekin, Baztarrikaren iritziz

Sustatu bitartez. Hizkuntza Politikarako sailburuordeak, Patxi Baztarrikak, artikulua idatzi zuen non Egunkaria bere garaian, eta Berria gaur egunean "akritikoak" direla ETArekin dioen. Berria "euskaldun guztien egunkaria izan beharko litzateke, eta ez da", dio Baztarrikak. Egunkariako auzipetuei elkartasuna ere adierazten die, itxiera eta prozesu judiziala gaitzetsiz.
5 iruzkinetiketak: hemen: Euskara bildu
erabiltzaileen botoak: 21, boto anonimoak: 16

iruzkinak

  1. #1   Ez da izango Berria albisteen erredakzioan iritziak eta aurreepaiketak txertatzen jarduten ez duen egunkari bakarrenetarikoa dela?
    ikatza (e)k bidali du duela 184 egun 3 ordu 36 minutuikatza
  2. #2   Gaurkoan begiak oso nekatuak ditut eta ezin naiteke ordenagailu aurrean gehiegi egon. Hala ere, hau irakurtzerakoan, "benga! beste suhiltzaile piromano bat!" etorri zait burura. Eta idatzi behar nuen.
    Koldotxu (e)k bidali du duela 184 egun 3 ordu 13 minutuKoldotxu
  3. #3   Ederki osatzen ditu Acebesek orain dela 5 urte esandakoak:

    "Se trata de una operación en defensa y protección de los derechos y de las libertades de los vascos, de su cultura, de su pensamiento, y de la expresión de su lengua en libertad."
    dina (e)k bidali du duela 184 egun 2 ordu 43 minutudina
  4. #4   Ostia! Hain urduri daude alderdi abertzale bakezaleak, demokratak, zibil eta zabalak... ilegalizatuok desagertzen ez garela ikusita, axola ez zaiela Berriaren aurka irainka hastea?

    Atzokoan Baztarrikarenak jarraipena izan zuen Berrian bertan. Aralarko kide batek gutuna argitaratu zuen kexu, otsailaren 22ko titular honengatik: "Abstentziorako deia egin dute hautetsi independentistek kanpaina hasieran". Albiste horri zein lerroburu jarriko lioken ez du esaten. "Ezker abertzale ofiziala", "Ezker erradikala" edo zuzenean "ETA-Batasuna"? Atzoko Garan adibidez "Electos independentistas" erabiltzen zuten sektore berari erreferentzia egiteko. Ni ez naiz filologoa baina euskarazkoa gaztelerazkoa bezain mugagabea iruditzen zait... baina hori Berriakoek azaldu beharko dizute. Jasandakoa jasan eta gero ere, oraindik titularrak izateko gaitasuna dugula da benetan lagun honen eta baita Baztarrikaren kezka iturria. Baina ez Berrian baizik eta milaka euskal hiritarren bihotz eta buruetan: aski da! Abstentzioa! da lerroburu hori. Eta horri aurre egiteko ez zaie axola euskarazko egunkari bakarra iraintzea.

    Hona hemen "Independentismoa neurtuz" gutuna:

    http://www.berria.info/testua_ikusi.php?saila=iritzia&data=2008-02-26&orria=006&kont=008
    dina (e)k bidali du duela 183 egun 12 ordu 39 minutudina
  5. #5   Euskarazko Komunikazio Taldeko erantzuna Bazatarrikari

    http://www.berria.info/testua_ikusi.php?saila=iritzia&data=2008-02-27&orria=004&kont=009
    dina (e)k bidali du duela 183 egun 12 ordu 2 minutudina

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]