www.berria.info arkaitz (e)k bidali du duela 851 egun 3 ordu 43 minutu, duela 851 egun 1 ordu 47 minutu argitaratuta
Guztiz eraberrituta ageri da gaur Berria egunkariaren bertsio digitala. Honez gain, blogari berriak ere badaude, http://www.berria.info/blogak.php. Zer deritzozue?
#1 Elitistak direla iruditzen zait. Blogariak Berria-ko langileak, kolaboratzaileak eta kultura edo/eta gizartearekin lotutako pertsonak dira.
imamon (e)k bidali du duela 851 egun 2 ordu 33 minutu
#2 Hori bera esan nion bart Martxelo Otamendiri.
Blogariak gazteagoak behar dutela izan aipatu nion, baina prentsako jendeari famoseoa gustatzen zaio.
Eskuderia on bat erakutsi gura dute, ordaindu barik gainera.
Blogak arrakasta izatea nahi badute, Interneten asko dabilen jendeak egon behar du. Ohiko kontuetaz idatziko dutenak.
Aszensorean ataskatuta geratzen diren lagunak, eta hori ondo kontatuko dutenak.
Egia da, obsesio txiki bat daukagula euskal kulturarekin...
gaztelumendi (e)k bidali du duela 851 egun 1 ordu 54 minutu
#3 Testu gehiegi nire ustez, ez da batere jatorra begientzat. Paperezko egunkaria "pantaileratu" baino ez dute egin. Baina tira, alde ona ere ikusi beharko diogu, gustuko ditut blog horiek.
Nire ustez ondo hautatu dituzte blogariak. Interneten asko dabilen horiek badituzte jada euren blogak. Betiko jendearen artikuluak irakurtzeko, betiko blogetara jo. Izan ditzagun ere "kanpoko" jendea.
#4 Beste ikuspegi batetik arituko naiz: Berria-ren web gune berria irisgarritasuna neurtzeko tresna pare batean sartu dut eta emaitzak txarrak izan dira. Arazoak bide ditu CSS orriarekin eta, antza, DOCTYPE Declaration delakoa falta zaio edo gaizki eginda dago; kontu tekniko hauetaz deus gutxi dakit, baina arazo horiek bestelako analisiak eragotzi dituzte.
Erabili ditudan tresnak Markup Validation Service (http://validator.w3.org/) eta eXaminator (http://www.accesible.com.ar/examinator/index.php) izan dira. TAW Online () ere erabiltzen saiatu naiz, baina, emaitzak agertu bezain laster, Berria-ren azalera eramaten ninduen, emaitzak irakurri ezinik.
FiloBlogia (e)k bidali du duela 850 egun 21 ordu 17 minutu
iruzkinak