GARA egunkarian datoz. Igor Porturi atxilotu eta 48 ordu baino gutxiago pasata ateratako argazkiak dira. Ohean, lepokoarekin. Data eta ordua daukate behean, eskuinaldean. Gazte nafarra urtarrilaren 6an atxilotu zuten. Argazkia: 2008-01-07, 17:44. Epailearen eskutan daude. Zaintza berezietara eraman baino lehen mediku forentseari esandakoen grabazioak ere jaso ditu egunkariak. Azalean (pdf) beste bat ikus daiteke:
http://www.gara.net/paperezkoa/20080221/pri01.pdf
Eguneraketa: Berriak ere badakartza, antza. Interneten, azalean soilik (pdf):
http://www.berria.info/hemeroteka/ikusteko.php?pdfikusi=BERRIA/y2008/m02/d20080221/p001_azala.pdf
Eta informazioa, hemen:
http://www.berria.info/testua_ikusi.php?saila=harian&data=2008-02-21&orria=012&kont=005
iruzkinak
Info7 irratiak, 11:00etako albistegian Igor Porturen adierazpenak eskaini ditu, eguerdiko albistegian gehiago eskainiko omen dituzte.
Baina Porturen argazkiak publikatzerakoan horrelako iaiotasuna agertu duen Garak, T4n hildako etorkin ekuatoriarren argazkiak ere publikatzea zuen.
Ea publikatzen dizkiguten.
Ez dut uste GARAk T-4an hildako bi pertsonen informazioa izkutatu duenik, inolaz ere. Beste gauza bat da beren argazkiak argitara ematea ala ez.
Ez dut gehiegi sartu nahi eztabaida honetan, demagogiko xamarra iruditzen baitzait zure ikuspegia. Hala ere, esango dizut zein diren nire ustez kasu baten eta bestearen arteko ezberdintasun nagusiak. Eta batzuekiko nahiz besteekiko errespetu osoz egin nahi nuke, gainera.
1: Biak ala biak gertakari oso tamalgarriak izanda ere, Porturen kasuan Administrazio Publikoaren eskutik dator ustezko erasoa.
2: Kazeta argazkilaritzaren ikuspegitik, Porturen argazkiak edozein egunkarirentzako berebiziko garrantzia duten dokumentu grafikoak dira. Batere ohikoak ez direnak, gainera. Argazki horiek ez argitaratzeko erabakiaren atzean (medioen %99ak egiten duena) izkutaketa da arrazoia, inolako dudarik gabe. T-4an hildako lagunen aurpegi edo familia argazkiak ez emateko erabakiaren atzean ez dut uste izkutaketa saiakera dagoenik. (Argi gera bedi nik ez dudala zer ikusirik izan erabaki horrekin, erabaki hori egon baldin bada behintzat).
3: GARAk T-4ko heriotzak izkutatu gabe ere, baliteke hildako bi pertsonen argazkiak ez argitaratu izana. Baina, kasu horietan, Estatuko medioetako %99an argitaratu ohi dira. Porturenak, aldiz (gaur egin dudan prentsa errepaso azkarrean) ez ditut "Berria" eta GARAtik kanpo beste inon ikusi. Horiek izkutatzeko ahalegina, Estatuko medioen %99an, argia da nire ustez. Ez argazkiak soilik, gertakaria bera ere. Zentzu horretan, berebiziko garrantzia dute gertakaria bera eta argazkiak argitaratzen dituzten medioak egotea.
Besterik ez. Eskatu nahi nuke, mesedez, bi gaien ageriko larritasuna dela eta eztabaida honek aurrera egiten badu errespetuaren eta tentuaren bidetik egin dezala.