Gipuzkoa eta Euskal Encounter-aren edizio berriak

Bi LAN-party ikaragarri hauen edizio berriak laster izango dira martxan. Oraingoz izena eman dezakezute eta taldeak osatzen joan. Eskaintza berezia dago bi party-etara joaten direnentzat: 52€ balio du bietan lekua hartzeak. Martxoaren 5ean hasiko dira erreserbak. Tolosan eta BEC-ean izango dira urtero bezala. Euskal Encounter: http://www.euskalencounter.org/eu/zatoz/izen-ematea.php
6 iruzkinetiketak: hemen: Teknologia bildu
erabiltzaileen botoak: 10, boto anonimoak: 3

iruzkinak

  1. #1   Zabalduzaleok, ba al zoazte?
    iparraldeko_izar (e)k bidali du duela 275 egun 7 ordu 4 minutuiparraldeko_izar
  2. #2   Egia esan ez naiz inoiz egon party batean eta ez dakit zer egiten den bertan zehatz-mehatz.
    janfri (e)k bidali du duela 275 egun 4 ordu 53 minutujanfri
  3. #3   Ba bakoitza bere ordenagailuarekin joaten da. Lehenik eta behin sare konexioa dago, bertakoekin bai internetarekin gauzak elkarbanatzeko. Gero leihaketa ugari daude, jokuak, programazioa, kontsolak, frikadak... etab. Oso ondo dago, behintzat ordenagailu zalea bazara...
    iparraldeko_izar (e)k bidali du duela 275 egun 4 ordu 49 minutuiparraldeko_izar
  4. #4   @iparraldeko_izar ni banoa, antolakuntzakoa naizta ;)

    (Euskal) blogosferaren inguruan zerbait egin nahi da baina ez da oraindik gehiegi zehaztu nik dakidala... interesgarria izan daiteke 'wikifarra' moduko bat tolosan edo!
    Hey_neken (e)k bidali du duela 275 egun 4 ordu 20 minutuHey_neken
  5. #5   Orduan, disko gogor berria materialez (pr0n!) bete, bertakoekin Counter Strike batzuk bota... Tira, zerbait ikasi badezaket (programazioa esaterako) gustura joango nintzateke (BECekora, Tolosa pixkat urrin lotzen zait), baina egun osoa partidak botatzen egoteko, nahiago dut zerbait produktiboagoa egin eta frikismorako, neure buruarekin nahikoa dut xD.
    janfri (e)k bidali du duela 274 egun 18 ordu 8 minutujanfri
  6. #6   @janfri tira, tolosan egiten dena BEC-ekoa baino txikiagoa da baina poliki-poliki ekintza kopurua haundituz joango da. Zure esku dago ekintza guztietan, batzuetan, edo baten ere ez parte hartzea, eta aukera nahiko zabala daukazu.

    Nik neuk ez dut ekintza askotan parte hartzen baina anbienteaz gozatzeko, jolasteko, jendea ezagutzeko eta gauzak deskargatzeko joaten naiz. Gustatzen bazaizu ongi, bestela zuk ikusi.
    iparraldeko_izar (e)k bidali du duela 274 egun 13 ordu 22 minutuiparraldeko_izar

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]