meneame.net/story/5-anos-sin-egunkaria
garaolaza (e)k bidali du duela 275 egun 20 ordu 9 minutu, duela 275 egun 19 ordu 49 minutu argitaratuta
Gure webgune askotan jarri dugu autoflajelaziorako Egunkariaren bannerra eta egun osoz ikusiko dugu euskaldunok, lehendik ere ados geunden guztiok. Proposamen bat: kasua ezagutzen ez duten espainiarrei ezagutaraziko diegu gaia? Meneamera joan eta albisteari botoa ematen badiogu euskaldun guztiok, gure ahotsa behingoz Espainian entzun dadin? Ea publikatzea lortzen dugun!
iruzkinak
http://www.latafanera.net/historia/cinc-anys-sense-egunkaria
http://www.eitb24.com/multimedia/videos_flash/es/politica/2008022010231111/Repaso-imagenes-5-anos-se-cumplen-del-cierre-del/
ikutu diezaiegun barrabilak apur bat, bozkatu bideo hauen alde "tengo una pregunta para usted" TVEren saioan gaia atera dezaten:
http://www.youtube.com/watch?v=6vKCXVFIoUQ
http://www.youtube.com/watch?v=zDdpc_T8jJQ
Espanolei, partiduaren tenore honetan azalpenak ematea baino, saiakera masokistagorik?
Euskaldunok, gaur otsailaren 20an egin duguna elkartasun eta salaketa ekintza txiki bat izan da. Eta uste dut, begirune guztia merezi duela.
Sareko hau, polito atera delakoan gainera.
@xabidu azalera iritsi den albiste bati ezin zaio boto negatiborik eman, lehenago egin behar da hori nahitaez.
Galdera horren alde egiteko, sartu hemen: http://youtube.com/elecciones08 eta aukeratu "Vote", "Votar" edo "Bozkatu" aukera. Bilatu "egunkaria" bilatzailean, bideoetako bat eukeratu eta eman gorantz begira dagoen eskutxoan. Berde jarriko da. Gero egin gauza bera beste bideoarekin.
@Patxi, gu konbentzituta gaude Egunkariaren auziaz, nik esango nuke hemen gabiltzan guztiok kontziente garela eta modu berezian gogoratu dugula duela bost urtekoa. Gauza bat da elkartasuna adieraztea, eta hori egin daiteke adibidez artikulu bat idatziz. Hori ere egin dugu askok. Aldiz, hainbat webgunetan banner potrojotzaile hori jarri dugu auzipetuen eskariz, guk jarri dugu, guk behin eta berriz ikusteko, eta penitentzia iruditu zait neri, xiitek urtean behin egiten duten penitentzia egun hori bezala. Aldiz, espainolak ez dira enteratu, Ermuako gertaera horri begira izan ditugu. (agian hara joan behar genuen pankartekin, telebistan ateratzeko aukera gehiago)
Uste dut ekintza hauek kanpora begira egin behar ditugula, ez hainbeste autokontsumorako. Bestalde kontraesana ere badut. Zalantza handiak ditut sareko ekintza hauek egiteko modu naturala antolatua ala "bakoitzak berea" den. Horregatik idatzi nizuen pribatuan atzo goizean kontsulta modura, hona bota aurretik.
En fin, azkenean "antolakuntzarik gabeko" artikulua publikatu da, eta "antolatutakoa" ez da publikatu. Hurrengorako ikasi dut zerbait.