Kosovoren independentzia Euskal Herriaren antzeko kasua dela deritzozu?

ElPais.com egunkari digitalean Kosovo eta Euskal Herriaren arteko gertakariak antzekoak diren galdetzen da.
8 iruzkinetiketak: hemen: Mundua bildu
erabiltzaileen botoak: 15, boto anonimoak: 15

iruzkinak

  1. #1   Egia da bi egoerak ez direla berberak, (garbiketa etniko gordina kosovon, garbiketa intelektual ezkutua Euskal Herrian), baina autodeterminazio eskubidea aldarrikatzeko erabili diren arrazoiak bai. Izatez, Euskal Herriak arrazoi gehiago dauka eskubide hau eskatzeko, Kosovok baino identitate nazional nabarmenagoa eduki baitu historian zehar.
    ikatza (e)k bidali du duela 185 egun 12 ordu 20 minutuikatza
  2. #2   Garbiketa etnikoa bi aldeetatik egon da. Kosovo OTAN eta AEBren protektorado bat da Errusiaren boterearen aurka, beraz geoestrategiaren fitxa zoro bat. Etnietan oinarritutako estatuak sortzea ez da niretzako oso atsegina ezta egokia. Yugoslavia zaharra niretzat etnia ezberdinen arteko elkarketa federalaren adibide sozialista interesgarri bat zen. Hala ere, Euskal Herriarentzako Kosovoren sorkuntza adibidea interesgarria izan daitekeela uste dut, autodeterminazio eskubidea posible dela argi eta garbi uzten delako. Aurreko guztia kontutan hartzekoa bada ere.
    teketen (e)k bidali du duela 185 egun 11 ordu 44 minututeketen
  3. #3   Ba... Putinen ustez, antzekotasunik bada Kosovo, Irlanda eta Euskal Herriaren arean.

    "Moscowtimes"en arabera, Putinen esanetan Kosovoko independentzia onartzen dutenek "simultaneoki Irlanda iparraldeko edo Euskal Herriko independentziaren aldeko mugimenduak ignoratzen dituzte".

    "Putin said it was inconsistent for the West to back Kosovo's efforts to break free from Serbia while simultaneously ignoring independence movements in Northern Ireland and the Basque region of Spain"

    http://www.moscowtimes.ru/stories/2008/02/15/001.html

    (Sustatun ikusia)
    xuriken (e)k bidali du duela 185 egun 10 ordu 21 minutuxuriken
  4. #4   Ez, ez dot uste parekoak direnik. Ez momentu jakin batean leku jakin batean bizi diren pertsonek euren egituraketa politiko, ekonomiko eta soziala nolakoa den erabakitzeko eskubidea ezberdina delako, herri guztiek, bai Kosovok, bai Euskal Herriak, eskubide hori badaukagu. Ezberdina da oso Kosovon euren Parlamentuak independentzia aldarrikatzeko potroak eduki dituelako jazarpen, mehatxu eta presio guztien gainetik. Hamen, aldiz, Parlamentu batera gehien hurbiltzen den Legebiltzarra deitutako oporretarako leku horretan ez dira gai ezta euren kideek jasotzen duten persekuzioari buruz zeozer esateko. Ezta batzartzeko ere. Ezberdinak dira oso Kosovon ausardi politikoa erakutsi dutelako, ez hemen bezala, herri honek egunero jasotzen dituen erasoei aurre egiteko ausardirik ez baitago.
    Koldotxu (e)k bidali du duela 185 egun 10 ordu 4 minutuKoldotxu
  5. #5   Kosovoren kasua oso konplexua da eta gure perspektibatik begiratu eta zentzu emateak, ez du zentzurik. Antzekotasunak printzipioetan daude eta hor bakarrik egoera guztiz ezberdina da. Baina printzipioek dute garrantzia, printzipio horietan oinarritzen baitira ondoren etorriko diren erabakiak ere. Mass Mediek eta OTANen interesak ez ditut inoiz defendituko, herriek libreki beren burua autodeterminatzeko eskubidea bai.
    teketen (e)k bidali du duela 185 egun 9 ordu 38 minututeketen
  6. #6   Ez dira antzekoak, inola ere ez. Arrazoi sinple bategatik: Albania. Kosovon ez dago nazio bereizirik, albaniar edota serbiarrak dira bertan bizi direnak. Nire ustez, independentzia, Albaniarekin batzeko lehen pausua da eta hau, oso aurrekari arriskutsua izan daiteke Balkanetan. Ezin baitezakegu ahaztu Mazedoniako biztanleriaren erdia ere albaniarra dela eta inguruko herrialdeetan gutxiengo garrantzitsuak daudela (Italia hegoaldean ere esaterako badago albaniarren "jatorrizko" komunitate garrantzitsua, ez dena etorkina).

    Bestalde, albaniarrek ez dute euren aberria mapetan agertzen den Albania moduan, baizik eta lurralde askoz zabalagotzat dute euren aberria (Abertzaleok EAE gure aberritzat ez dugun moduan).

    Eta Kosovo Albaniarekin lotuz gero, ziur nago berriz ere guda egongo litzatekeela Balkanetan.
    janfri (e)k bidali du duela 185 egun 9 ordu 12 minutujanfri
  7. #7   Behin irakurri nuen bezala: Xagu baten hezur-muinean probatutato sendagaiek paraplegiko bati balio badiote, zergatik Irlandaren (edo Kosovoren, edo Eskoziaren...) adibideak ez du balio Euskal Herrirako?
    ikatza (e)k bidali du duela 185 egun 8 ordu 18 minutuikatza
  8. teketen (e)k bidali du duela 184 egun 21 ordu 48 minututeketen

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]