Aspaldi honetan arrastoaren atzetik ibili gara. Lanean ari zirela bistakoa zen, MySQL konexio akatsak eta abar ikus zitezkeen eta. Oso erabaki zuzena, "Hitza" agerkariei sarean indarra emango dien hautua. Guztiak metatzen dituen webgunea izango baita
http://hitza.info. Irakur daitekeenaren arabera, "Herri informazioaren leihoa".
iruzkinak
Antza denez, Hitza.info gunea ez dago amaituta oraindik eta aurrerago emango dute arduradunek atariaren berri. Egia esateko, atzetik ibili naiz azkelandian, emaitza ikusteko irrikitan, eta prest zegoela ikusi bezain pronto (itxura hori hartu nion behintzat) bidali dut hona... Baina azkarregi agian. Tira, betatesteatzeko gutxienez balioko duelakoan, barkamenak arduradunei hain pazientzia gutxi izanagatik.
Martxoaren 12an aurkeztuko dugu webgune berria.
Gaur egun argitaratzen diren zazpi Hitzen 102 herrietako informazioa biltzeaz gain, euskarazko herri informazioaren atari askoz zabalagoa izatea da gure asmoa, eta horretan ari gara, hobetu beharrekoak hobetu eta antolatu beharrekoak antolatzen.
Laster arte, beraz.