mafia jeltzalea sarean [Gaz]

jeltzale batzuen asmoak sarean protagonismoa edukitzeko. PDF dokumentua euren taktikekin, horietariko batzuk ez oso etikoak
21 iruzkinetiketak: hemen: Teknologia bildu
erabiltzaileen botoak: 28, boto anonimoak: 28

iruzkinak

  1. #1   Mundu errealean errazagoa da honelako mafiak ezkutatzea. Sarean aldiz, askoz zailagoa daukate, edozeinek eskuragarri baitu informazioa, iturriak, iritziak, artikuluak... Internet-i esker mafiak eta manipulazioak agerian gelditzen dira.
    iparraldeko_izar (e)k bidali du duela 206 egun 2 ordu 15 minutuiparraldeko_izar
  2. #2   Benetan uste dute zabaldu, sustatu, etab... "okupatzen" dugun erabiltzaileok alderdi politiko baten ekimen batek bultzatzen gaituela? Aiii, denak beraiek bezain tranpatiak garela uste dute.
    ikatza (e)k bidali du duela 205 egun 19 ordu 31 minutuikatza
  3. #3   Zabaldu ez da aipatzen, baina Sustatu.com aipatzen den kontestuagatik, akaso Zabaldu esan nahiko zuten? Meneame-rekin konparagarritzat jotzen dutenez... A nivel Euskadi tenemos Sustatu (http://www.sustatu.com/), pero esta copada por la gente del entorno de ANV. (...) Detrás de aupatu esta nuestra EiTB.

    Sustatu edo Zabaldu norenak diren ez dakit, baina EiTB argi samar geratzen da hauen ikuspegian.
    luistxo (e)k bidali du duela 205 egun 19 ordu 15 minutuluistxo
  4. #4   Dokumentu hori ez dago izkutuan. Zuzenak edo okerrak, Encounter baten ondorio-txostena dira. Creative Commons lizentziarekin dago sarean: http://www.scribd.com/doc/1184578/EnconterAlgortafinalcorrecciones ,

    EAJ alderdiko blogariaren manuala dagoen bezala Creative Commons lizentziarekin ere: http://www.scribd.com/doc/1184438/manual-blogalari

    Sustatu esaten bada, Sustatu esan nahiko da, EiTB esaten bada EiTB esan nahiko den bezala. Baina auskalo.

    Nik uste beste alderdi sare batzuk (mafiak ?) dauden bezala (blogosfera gorria, EAko sarea, Ezker abertzalearena, psoerena, pprena, ...) dagoela hau.

    Argi dago Internetek gero eta indar gehiago duela erreferentzia eta arlo komunikatibo bezela, alderdi eta ekimen politiko eta sozial gehienek horretaz konturatu direla eta erabiltzen hasi direla. Ez gehiago, ez gutxiago.
    eneko (e)k bidali du duela 205 egun 17 ordu 46 minutueneko
  5. #5   Barkatu ez dut euskara guztiz menperatsen, katalana naiz eta.

    Aupatu.com ya nació para contrarrestrar la fuerza de la comunidad euskaldun zabaldu.com. No lo consiguieron, ya que la referencialidad se quedo en Zabaldu.com. Ahora la gente participa más en zabaldu.com y en aupatu.com existen 14 nombres para una misma persona que intentan dinamizar el debate entre ellos el responsable de eitb.net. Aún así bloggers vascos de todo pelo y señal suelen votar en aupatu.com y ganar a esta mafia (sólo queda mirar los votos).

    ETB está haciendo las cosas mal. El software que utilizan Pligg ha sido modificado de tal manera que pierde incluso accesibilidad, incluso se ha demostrado que han falseado votos. Por otra parte la red de blogs de la cadena es una auténtica basura que ha hecho que por ejemplo bloggers como Javier Vizcaino hayan abandonado la plataforma y se hayan pasado a wordpress.

    Algo bueno, por cierto en la tertulia de Radio Euskadi de los jueves en el programa del que se habla “Graffiti”, hay un apartado de bloggers donde si se ha segura cierta imparcialidad, es la “tertulia de bloggers” todos los jueves de 6 a 7. Yo lo sigo desde la distancia. En esta tertulia se da cabida a bloggers vascos de diferente pelo que hacen la tertulia interesante y con verdaderos debates de fondo. Más o menos cada uno puede ver que ideología tienen pero son capaces de interactuar, participar estar de acuerdo en desacuerdo y debatir. Realmente Galder, Fernan, Haritz y Gorka entre otros hacen de este espacio de en mi opinión UN LUJO. Sobre todo las ideas cercanas al hacktivismo que suele proponer Gorka me parecen interesante, no en vano me lo encontré en el hackmeeting de Gernika y demostró que cree en el poder de la red para todo y para todos sin distinción.

    Estas “recomendaciones” representan un intento que va en flagrante contraposición a la filosofia de hacker, la de la web 2.0 incluso la pura y más vieja netiquete. Incumple y hace apologia de la NO netica por lo que debería de ser condenado por todos los bloggers e internautas. Que se entere todo el mundo.
    Jorgexato (e)k bidali du duela 205 egun 17 ordu 32 minutuJorgexato
  6. #6   Bestalde, niri kontu hauek blogista espainolen pitokeriak iruditzen zaizkit. Neure iritzi talibanikoan, euskal blogistak gara euskaraz dihardugunak, beste guztia blogosfera erdalduna da.
    luistxo (e)k bidali du duela 205 egun 17 ordu 23 minutuluistxo
  7. #7   Nazkaren nazkak ez nau idazten uzten. Proposamen hori aspaldi irakurri dudan gauzarik higuingarriena da. Alderdi politikoetako militanteak ez ditut inoiz ulertu eta eskuineko alderdietakoak oraindik gutxiago. Tipo horiek gerra dinamika batetan sartuta daude, beste jende asko eta asko bezala. Nigatik doezalela alderdi politiko guztiak pikutara. Bere kabuz pentsatzen duen jendea nahi dut nik. Gai bakoitzari buruz bere iritzia eratzen saiatzen dena eta ez alderdiak esaten diona "pentsatzen" duena. Ni ez nago ezein alderdiren alde. Egia esan, alderdi guztien aurka nagoela esan liteke. Gauza batzutan ados, beste batzutan aldiz aurka. Eta ni bezala, badakit hainbat eta hainbat pertsona daudela. Gehienak. Baina egungo demokraziaren bertsioak alderdi bati bozkatzeko aukera besterik ez du ematen. Oso sistema mugatua da. Asko hobetu daiteke.

    Interneti esker, alderdi politikoen funtzinamendu zahar hori gainditu dezakegu. Norbanako bakoitzak informazioa era azkean igorri eta jasotzeko aukera dauka. Jendeak ekimen desberdinak aurrera ateratzeko taldeak sortu ditzake, behar dituen tresnak erabiliz (wikiak, IRCa, blogak, posta zerrendak...). Interneti esker, orain dela urte batzuk egin ezin genitzaken gauzak egin ditzakegu. Askeagoak izan gaitezke. Eta horretan gabiltzala uste dut. Bide onetik goazela erakusten duten aztarna ugari daude.

    Baina eredu zaharreko agenteek ere tresna horiek erabili ditzakete presioa egiteko eta beraien interesak beste alderdi eta orokorrean "barrukoak" ez diren pertsona guztiei inposatzen saiatzeko. Hori ez da bat ere demokratikoa, jendearen askatasunaren aurkako eraso koldarra baizik. Historian zehar, hainbestetan erabili den gerra dinamika hori, gero eta anakronikoagoa ikusten dut. Beti bezain mafiosoa, beti bezain nazkagarria, baina zorionez, gero eta alferrikakoa. Teknologia berrien aukerak benetan ulertzen ez dituztela erakusten du.

    Gizarte askerik lortuko badugu, hedabide askeak izango ditu. Beraz, hedabideak beraien interesetara makurtu nahi dituztenak, gizartearen askatasunaren aurka ari dira. Gure kabuz pentsatu nahi dugun guztion aurka ari dira. Berdin zait zein alderdikoak diren. Gu guztiok kaltetzen ari dira.
    Txopi (e)k bidali du duela 205 egun 17 ordu 17 minutuTxopi
  8. #8   @Txopi Zure hitzak sinatzen ditut. Alderdiei buruz duzun ikuspegian matizak egin baditzaket ere, ideia orokorrarekin erabat ados.

    @Jorgexato Gracias por las flores :-P.
    teketen (e)k bidali du duela 205 egun 16 ordu 50 minututeketen
  9. #9   @teketen: Bero-bero esan ditudan hitzak dira. Gaur egungo alderdi politikoen sistema gero eta zahartuagoa ikusten dut eta eboluzionatu beharra daukala uste dut. Milaka gai desberdinen ikuspuntu bakarra biltzen duen talde bat sortzea ez da naturala. Orain dela gutxirarte erabakiak hartzeko aukera hobeagorik ez zegoen. Gaur egun, jende ugarik alderdi batek besteekiko duen lekuaren arabera bozkatzen du (besteen arrazoiak tamalez oraindik mami gutxiago izaten dute). Politikaren erdian gaiak egon beharko lirateke eta ez alderdi politikoak. Eta hori, nire ustez, ordezkatze sistemak nahitaez eragiten duen zerbait da. Indarren arteko joko bortitz horretan, benetako protagonistak izan beharko liratekeenak, gizartearen arazo/erronka desberdinak, trukeko txanpon soilak bihurtzen dira. Hori oso kaltegarria da, hasteko, aspaldi konpondura egin zitezkeen gai batzuk konpondu gabe jarraitzen dutelako.

    Nire ustez, gai zehatz bakoitzaren aurrean eztabaida irekiak eta sakonak burutuz, gizarteko kideak garen guztiok, jarrera nagusiak agertu genitzake eta iritzi antzekoa duten pertsonek gai horretan adostasun bat bilatzeko indar bezala jokatu lezakete. Indar horiek gai bati mugatutako alderdi politikoen antzekoak izango lirateke, elkarteak bezalakoak. Eta pertsona bakoitza, duen denbora eta lehentasunen arabera, talde multzo batetan hartuko luke parte. Ez talde batetan bakarrik, baizik eta interes handiena pizten dizkioten gaiak lantzen dituzten talde multzo batetan. Beraz, alderdi batetako pertsonak beste alderdietako pertsonen aurka egon beharrean, gaiaren arabera, jende guztiak aurkituko lituzke beste edozeinekin adostasun puntuak. Protagonista gaia izango zen, eta bere inguruan ematen diren argudioak, ez ni kolore honetakoa naiz eta zu bestekoa eta horregatik esaten duzun guztiaren aurka nago naiz eta gai horri buruz ideiarik ez izan edo txarrago, pertsonalki zurekin ados egon arren.

    Lan egiteko era hau askoz naturalagoa ikusten dut eta tresna berriekin praktikan nola jarri daitekeen aztertzen jarraitu beharko genuke. Baina alderdi politikoek eta botere ekonomikoek ez gaituzte lagunduko (sabotaiak ere egin diezaizkigute), gure burua askeagoa egiten dugun bitartean beraien pribilegioak ahultzen eta galtzen joango direla (joaten ari direla) bait dakite. Zer uste duzu(e) planteamendu honi buruz? Egin daitekeela uste duzu(e)? Bide hori jorratzeko ideia edo proposamenik?
    Txopi (e)k bidali du duela 205 egun 15 ordu 45 minutuTxopi
  10. #10   @Txopi horrelako zerbait dut nik buruan benetan oraingoan %100 ados. Ni prest! Orain artikulatzen hasi beharko da.
    teketen (e)k bidali du duela 205 egun 15 ordu 38 minututeketen
  11. #11   #6 Hor esan duk bai, egia!
    janfri (e)k bidali du duela 205 egun 15 ordu 30 minutujanfri
  12. #12   Albiste honek Zabaldun duela hilabete batzuk ikusi nuen gauza bat gogorarazi dit.

    Eusko Jaurlaritzako zuzendari bati egindako elkarrizketa garrantzitsua omen zen abertzale.eu-koentzat (http://www.zabaldu.com/2825/eusko_jaurlaritzako_biodibertsitate_eta_ingurumen_partaidetzarako_zuzendariari_elkarrizketa/), gai horri buruzko bi albiste bidali baitzituzten Zabaldura. Eta bigarrenean badirudi norbaitek benetan interesa zeukala albistea argitaratzeko, hura bidali eta berehala boto parrastada eskuratu baitzuen, batez ere boto anonimoak. Bitxia da boto horietako gehienak albistea bidali eta lehen 30 minutuetan iritsi zirela, uste dut larunbat arratsaldea zela, eta berehala agertu zela portadan. Bitxia da, baita ere, gerora ez zuela boto askoz gehiagorik eskuratu. Orduan, albiste honetan aipatzen den teknika horietako bat erabili zutela iruditu zitzaidan.

    Bide batez, abertzale.eu-kook, bai, orain badaukazue webgunea euskaraz, baina bai ondo ezkutatu duzuela. Ea www.abertzale.eu helbidera sartu eta euskarazko bertsioa aurkitzen duen inork. Otsailaren 8an berriztu zenuten webgunea (http://www.abertzale.eu/nueva-imagen-2/), baina euskarazko bertsiorako estekatxo bat jartzea ahaztu zitzaizuen, antza.
    asiersar (e)k bidali du duela 205 egun 14 ordu 59 minutuasiersar
  13. #13   @Txopi, @Teketen, aspaldian buruan neuzkan ideia batzuk atera dituzue!
    boligorria (e)k bidali du duela 205 egun 14 ordu 55 minutuboligorria
  14. #14   @Txopi Esaten dituzunekin erabat ados nago. Gizartean eta politikan zerbait aldatu nahi badugu bidea hortik egin beharko dugu. Behera alderdi politikoak eta Gora Ideiak!

    @teketen nola hasi gaitezke ideia hauek artikulatzen? Wiki bat, bilera bat?
    birasuegi (e)k bidali du duela 205 egun 13 ordu 58 minutubirasuegi
  15. #15   @birasuegi: nik badaukat ideiaren bat edo beste bide hau jorratzen hasteko, baina berezko software bat garatu beharko litzateke...
    Txopi (e)k bidali du duela 205 egun 13 ordu 46 minutuTxopi
  16. #16   Eztabaidan erabat sartuta hasi naiz idazten iruzkin hau, antolakuntzaz, parte-hartzeaz, erabakiak hartzeko moduetaz... etab. nire esperientzia kontatuz, baina dena ezabatu dut, orain garrantzitsuena geure adostasuna azpimarratzea delako: pentsamendu kritikoa eta parte-hartze zuzena bultzatuko dituen edozein ekimenean parte hartzeko prest nago.

    Proposamenik? Ba hasteko, gai honetaz aritzen jarraitzeko, albiste hau baino euskarri egonkorrago bat... ea zer ateratzen den.
    dina (e)k bidali du duela 205 egun 13 ordu 2 minutudina
  17. #17   @luistxo: Bat netorrek hire ikuspuntu talibanikoarekin: Euskal Encounterreko itxura grafikoa kopiatzen duen txosten hori eta blogari horien ekarpenak espainolez dauden unetik, beraien plateamenduari ez diot eraginik ikusten euskal blogosferan. Esaten dudana osatze aldera, blogari horien blog bakar bat ere ez dut ikusi euskara duenik lan tresna bezala.

    Alde horretatik lasai nago, aipatzen dituzten Sustatu ta Zabalduko kontrol saiakerek, saiatuko balira, ez litzateke gauzatuko euskaraz idatziriko testu soil bat garatzeko gai ez baidira.

    Txopik eta Teketenek diotenari helduz:

    Alderdi politikoek XIX. mendeko logika eta kontestuan sortu zirelarik, argi dago XXI. mendeko erronka eta errealitateei ez dietela erantzuten: gizarte gehiengoak oinarrizko ikasketa eta jakituriak baditu ta dagoeneko ez du "mesias" funtzioa beteko duen buruzagi politikorik behar, ta Internetaren zabalkundearekin hau abiadura handiagoan dijoan joera bat da.

    Alderdi politikoak akabatuta daude.
    xa_2 (e)k bidali du duela 205 egun 9 ordu 51 minutuxa_2
  18. #18   Lotsagarria benetan!!
    gogor (e)k bidali du duela 205 egun 8 ordu 14 minutugogor
  19. #19   Puff... egia esateko, lotsa (besteek egiten dutenarekiko lotsa, gazteleraz "vergüenza ajena" esaten dena), barregura eta nazkaren arteko sentsazioa dut "the jeltzale blogbook" hau irakurri ostean. Ze urrun bizi diren errealitatetik eta zein gutxi ezagutzen dituzten sare sozialak, interneteko egungo joerak...

    Agerian geratu da beren alderdikeria, dena alderdiaren mesedetan egin behar hori. Uniformea erabiltzea besterik ez zaie falta, halako "bloggers division" txapa batekin, Bilboko kaleetan desfilatzeko.

    Grazia berezia egin dit Graffitiko tertulia aipatu dutenean. Ze inozokeria handia... Nire iritzi apalean tertulia horretan aritzen garenok ez dugu bertan amaitu alderdikeria lantzeko estrategia baten ondorioz, ezta gutxiago ere. Geure iritzi eta ideologia politikoaz haratago, uste dut sarean bultzatzen ditugun ekimenengatik deitu gaituztela, nolabait. Eta ideologia bat edo beste izan, beraiek ez bezala, ekimen horietako asko denen mesedetan, euskal gizartearen mesedetan eta batez ere euskal hiztunen mesedetan egindakoak direla esango nuke, ez alderdi baten edon bestearen estrategia bultzatzeko. Beste batzuk, Isidro Vidalen kasuan, hezkuntza mundutik datoz (hau gazteleraren mundutik, hori bai) eta Galder edo Fernanek ez Gorkak ez nik izan ez ditzakegun ikuspuntuak lantzen dituzte, esango nuke. Tertulia hori gero eta dinamikoagoa da eta, hutsuneak hutsune, gero eta interesgarri eta anitzagoa bilakatzen ari dela esango nuke. Graffitikoak ez ezik, beste hainbat irratietan teknologia berrien eta orokorrean interneten inguruan mintzo diren blogariak gogora ekarri nahi nituzke, Graffitikoa ez delako bakarra. Baina EAJko hauek euskarari ez diote, antza, gehiegi erreparatzen, eskaraz aritzen diren irratsaioen inguruan hitzik ez baitute esaten. Euskara haientzat souvenir hutsa delakoan nago.

    En fin, surrealista hutsa da kontu hau guztia
    xuriken (e)k bidali du duela 204 egun 14 ordu 7 minutuxuriken
  20. #20   Bestalde, Luistxoren ikuspegi talibanak dezente erakartzen nauela aitortu behar dut. Blogosfera erdalduna dira, eta kitto.

    Ah, eta EAJkoek euskarari buruz duten ikuspegi folklorikoari buruz, sinistu nahi dut dokumentu honetan agertzen diren jeltzaleen kontua dela, ez jeltzale ororen ikuspegia.
    xuriken (e)k bidali du duela 204 egun 14 ordu 6 minutuxuriken
  21. #21   @dina-k eskatu bezala, albiste honen iruzkin batzutan eztabaidatzen hasi garen "gizart-e" demokratikoago baten afera lantzen jarraitzeko, beste euskarri bat erabilgarri daukagu: http://www.zabaldu.com/3532/beste_gizarte_bat_posiblea_ote_da/
    Txopi (e)k bidali du duela 199 egun 18 ordu 28 minutuTxopi

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]