Albiste agentziek "Notimeforlove" ekimenaren berri jaso dute

Europa Press albiste agentziak euskal blogariek hasitako "notimeforlove" kanpainaren berri jaso du teletipo bitartez. Iturri nagusi gisa "Gara" darabil baina, jakina, estiloa eta irakurketa ez dira berdinak. Euskal blogari ginenok "inguru abertzaleko blogari" bilakatu baikaituzte. Normalean, agentziek teletipoa errebotatu ostean hainbat hedabidetan ageri ohi da. Baina oraingoz "Diario Siglo XXI" delakoan soilik aurkitu dut nik: http://www.diariosigloxxi.com/texto-ep/mostrar/20080211141925
7 iruzkinetiketak: hemen: Euskal Herria bildu
erabiltzaileen botoak: 11, boto anonimoak: 14

iruzkinak

  1. #1   Albiste agentziek egindako akatsak, ordea, lau haizetara zabaltzen dira ondoren. Haiek 'notinforlove' idatzi, eta bere ondorengoek beste horrenbeste... 'copy-paste' polita Siglo XXIkoek egin dutena...
    arkaitz (e)k bidali du duela 283 egun 17 ordu 6 minutuarkaitz
  2. #2   Halaxe da bai eta hor adibide garbia. Eta Copy Pastearena, albiste agentzietatik datozen informaziena batez ere, eguneroko ogia da hedabide gehienetan.

    Baina blogetan ere ematen da, ez pentsa. Atzo GARA.net-ek idatzitako azken orduko albistea ere kopiatu eta pegatu da han hemenka, bere horretan. Beraz ez da hedabide tradizional eta agentzien kontua bakarrik, blogarien artean asko gertatzen da.
    xuriken (e)k bidali du duela 283 egun 16 ordu 45 minutuxuriken
  3. #3   Portzierto, GARAko azken orduan ez ezik paperezko edizioan ere jaso dute:

    http://www.gara.net/paperezkoa/20080212/62391/es/Bloggers-vascos-hacen-lema-No-time-for-love-in-the-Basque-Country
    xuriken (e)k bidali du duela 283 egun 16 ordu 41 minutuxuriken
  4. #4   Vilawebek, aldiz, informzio propioa dakar. http://www.vilaweb.cat/www/noticia?p_idcmp=2736351
    xuriken (e)k bidali du duela 283 egun 16 ordu 16 minutuxuriken
  5. #5   Botere Judizialren Arreta Zerbitzuak bidalitako mezuari erantzun dio. hauxe da testua:

    Estimado señor:

    Acusamos recibo de su correo y en respuesta a su petición, le informamos de que no podemos atender aquellas reclamaciones que afecten a la función jurisdiccional de Jueces y Magistrados, es decir, la facultad de juzgar y ejecutar lo juzgado.

    La Constitución reserva en exclusiva a jueces y magistrados la facultad para juzgar y ejecutar las sentencias que dictan. En sintonía con este principio, la Ley Orgánica del Poder Judicial prohíbe expresamente a todos los órganos de gobierno del Poder Judicial su intervención en los procedimientos judiciales y en las resoluciones que dicten jueces y magistrados.

    Le informamos de que las discrepancias con las resoluciones judiciales pueden canalizarse a través de los recursos que prevén las leyes procesales en los plazos y con los requisitos que las mismas establecen.

    Reciba un cordial saludo,

    XXXXXXXX
    Jurtzixabi (e)k bidali du duela 283 egun 15 ordu 36 minutuJurtzixabi
  6. #6   Zuek uste okertu egin direla EPkoak notimeforlove notinforlove bilakatuta, ala nahita egin dute "akastxoa", jakinik horrela ez duela jendeak benetako etiketa kokatuko? Mesfidati xamarra naiz, zer egingo diot...
    Jabi (e)k bidali du duela 283 egun 14 ordu 11 minutuJabi
  7. #7   #6 Nik ere gauza bera pentxatu dut Jabi. Ez nintzateke batere harrituko.
    ikatza (e)k bidali du duela 283 egun 12 ordu 21 minutuikatza

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]