Karmelo Landa eta Mikel Etxaburu atxilotuta

Eitb24ko albistea. Karmelo Landa eta Mikel Etxabururen nokturnitatez egindako atxiloketen berri ematen du.
5 iruzkinetiketak: hemen: Politika bildu
erabiltzaileen botoak: 18, boto anonimoak: 13

iruzkinak

  1. #1   Ni ere mahaikidea naiz! Osa ditzagun 100 mahi ea bata bestearen atzetik espetxeratzeko gai diren.

    Ez dut batere gustoko traizioa hitza eta ez dut inor horrela izendatuko... ezin esan dezaket PNV traidor inoiz ez baitut neureko sentitu eta ez dut sekulan sentituko... baina ezin esan gabe utzi dezepzionatuta sentitu naizela maite ditudan hainbat lagun Kursaaleko Ibarretxeren tripartito+aralar "bizkar hezur" horren hauteskunde ekitaldian ikusita, bitartean milaka independentista bortxaz ixilarazten ari ziren bitartean . Erabaki? ezker independentista nola suntsitu beste erabakirik ez dute hartuko jauntxoek. Kursaalen zineten lagun horiek: badakit zuek ere hamaika aldiz dezepzionatuak sentitu zaretela ezker abertzalearen jardueraz, baina ez baduzue zuen espazioa topatzen alderdion artean sortu mugimendu soberanista haiengandik autonomo... baina autonomo! Arren, ez egin gure aurkako bortxaren apaingarriarena! Bitartean, neuk oso argi dut zein den nire espazioa. Hogei urte barru nire hiru urteko alabak agian galdetuko dit "zuk zer egin zenuen?", eta "ahal nuen guztia egin nuen" erantzuteko eskubidea irabazi nahi dut.

    konpromiso eta kontraesanetatik

    azaleratzen den garrasi isil hau:

    Senti ezazu distira bat itzaletan

    hitzak lehertzen direnean

    behin eta berriz ezintasunen gainetik

    aske irauten dugula senti ezazu

    DUINTASUNA, ELKARTASUNA, HITZ EGIN, KALEARA ATERA, LOTU BORROKARI:

    INDEPENDENTZIA OHIUKATU, INDEPENDENTZIA BOZKATU.
    dina (e)k bidali du duela 238 egun 21 ordu 52 minutudina
  2. #2   Albistearen izenburua aldatzea proposatzen dut (halaxe egin du eitb24k ere), iada 14 bait dira atxilotutakoak.

    Tristea da herri honetakoa, Karmelo Landa atzo elkarrizketak egiten komunikabideetan, eta gaur zakurra bezala kateatuta. Ozen esan behar dugu, Auzitegi Nazionala dela Euskal Herrian dugun talde terrorista nagusia.
    ikatza (e)k bidali du duela 238 egun 20 ordu 27 minutuikatza
  3. #3   Igandean elkarrizketa egin zioten karmelo Landari GARA egunkarian:

    http://www.gara.net/paperezkoa/20080210/62100/es/La/represion/no/va/a/cerrar/el/paso/a/la/via/politica%BB/
    xuriken (e)k bidali du duela 238 egun 20 ordu 20 minutuxuriken
  4. Koldotxu (e)k bidali du duela 238 egun 20 ordu 14 minutuKoldotxu
  5. #5   NO time for love is time for peace! esaten duen blogarien deia jasotzeko sortu duten blog berria. http://notimeforlove-istimeforpeace.blogspot.com
    notimeforlove (e)k bidali du duela 238 egun 17 ordu 7 minutunotimeforlove

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]