www.eitb24.com/berria/eu/B24_85498/gizartea/IKASYS-PROIEKTUA-Aplikazio... Xagu (e)k bidali du duela 735 egun 4 ordu 42 minutu, duela 734 egun 20 ordu 21 minutu argitaratuta
Ikastolen Elkarteak apirilean martxan jarriko du proiektu hau ikastoletan.
xuriken (e)k bidali du duela 734 egun 6 ordu 47 minutu
#5 Aplikazioak ez du sistema eragileak zehazten. Nahi duzun sistema eragilea erabil dezakezu. Web aplikazio bat baita.
Proposatzen duten Assus ekipoak Linux (300€ inguru) edo Windows XP (400€ inguru)erabil dezake. Irudietan ikusten diren ekipoak, ETBko albistegietan ikusten zen Linuxekin zeudela.
Magic (e)k bidali du duela 734 egun 5 ordu 25 minutu
#6 #2 ordenagailuetako wifi dispositiboak eta APak oso potentzia baxutan igortzen dute (15-30 mW). Hortaz gain, esponentzialki jeisten da gorputz batek jasotzen duen erradiazioa gorputz horren eta igorlearen arteko distantzia haunditzen doan arabera.
Horregatik, umeek jasango luketen irradiazioa OMS-k gomendatzen dituen limiteetatik oso urrun geratzen da.
Guzti hau, telefonia mugikorren antenek sortu duen psikosiarengatik gertatzen da, uhin ez ionizagarriek sortu dezaketen edo ez dezaketen kalteen inguruko estudio konkluienterik ez dagoelarik. Horregatik, 'principio de prevencion' aplikatuz eta hipotetikoki kaltegarriak izan zitezkeen erradiazio mailak baino askoz maila baxuagoan limite batzuk gomendatu ditu OMSek.
Esan bezala, sortutako psikosiak, inguruan ikusten dituen antena ororen kontra jotzera bultzatu du jende bat, askotan, ez ankarik ezta bururik ez duen argudioak erabiliz, bitartean telefono mugikorra gorputzeko organu garrantzitsuetatik urbil edukitzen dugularik (zerebroa, bihotza eta organu jenitalak), aislamendu eskaseko mikrouhin labe merkeak etxean eta gorputzetik urbil dauzkagunean, e.a. hauek igorritako erradiazioa handiagoa delarik eta hauen aurka inork ezertxo ere esaten ez duelarik...
Gai honen inguruan edukitzen ditudan eztabaidetan esaten dudan bezala, uhin elektromagnetikoen inguruan prebentzioa bai, baina arrazionalki eta psikosirik gabe, mesedez.
agara (e)k bidali du duela 733 egun 23 ordu 21 minutu
#7 Itxura oneko proiektua, edonola ikastoletan gure umeek software mailan darabilten gaztelera maila zalatzekoa da. Ez dut uste ikastolek diocesanokoek (dinux) bezala euskal beste linux distribuzio bat egin behar dutenik. Baina ia ordenagailu guztietan Windows XP GAZTELERAZ egotea ikastola batentzat lotsagarria da.
Nire ustetan ikastolak gutxienez eman beharreko pausoa argia da, software erabat euskalduna izan ikasleentzat. Hori lortzeko bidea agerikoa da, ikastolak ez baitabiltza dirutan igeri, software librea.
Linux euskalduna (hainbat aukeran), firefox eta openoffice euskalduna.
Jaurlaritzari eskatzen diogu pausuak eta gurasook eraikitako GURE ikastolak egiten duenarekin bestaldera begira? Izan gaitezen euskal eredu, ez al da ikastola beti aitzindari izan? 70 eta 80 hamarkadan liburuak euskaraz egotera itxaron al genuen? aurrera ba!!
zorionak proiektuagatik.
ander (e)k bidali du duela 733 egun 8 ordu 30 minutu
#8 #7: Ikastolako irakasle ditudan lagunei askotan galdetu dioet hau bera, nolatan ez duten softare askearen apostua egiten, eta M$ bezalako enpresa multinazional eta monopolista baten itzaletan egotea aukeratzen duten... eta beraiek beti edukazio departamenduak programak eta sistemak inposatzen dizkiela eta ikastola mailan erabakitze aukerarik ez dutela argudiatu didate. Ez dakit egia edo aitzaki hutsa den...
agara (e)k bidali du duela 733 egun 4 ordu 43 minutu
#9 WI-fi uhinei buruz: ados, agara. Zuk diozun guztia irakurri ondoren konklusioa zera da: ez dagoela ikerketarik. Beraz, ondoriorik gabekoak izan litezke edo ondorio kaltegarriak sor ditzake. Zer egin? Erabili beldurrik gabe ondorioak sortuko ez balitu bezala, inongo oinarririk gabe jarritako muga batzuen barruan, zuk diozun bezala. Zer gertatuko da urte batzuk barru ondorioak kaltegarriak direla jakinez gero? Sentitzen dugu, ez genekien,... Irakurri duzu Frantzian hormonak neurriz kanpo erabili zituzten medikuen auzia? Erantzuna: orduan ez genekien ondorio kaltegarriak zekartzala, garaian ezarritako mugen barruan ibili ginen.... Eta uhin kaltegarrien erabilera okerragoak ez du uhin kaltegarrien erabilera oker bat estali edo justifikatzen.
#10 #7 Ikastolak ez dira hutsetik abiatzen, aurretik ezarrita dagoen eredu batetik baizik, beraz, aldaketa prozesu bat egin behar da, hau da, microsoft office erabiltzetik beste bat erabiltzera pasa behar dira erabiltzaileak, eta hau ez da erraza.
Ez dut ezin denik egin esaten, baina ez da erraza, ohiturak ohiturak direlako.
Eta sistema eragiletan zer esanik ez.
Ikastolak hasiak dira azterketa honetan eta gauzak behar moduan egiten, horrelako aldaketa potolo bat egitea ondo justifikatu eta planifikatu behar da, bestela kriston espektatibak sortu eta gero betetzen ez badira, orduan atzera pauso itzela izango litzateke.
Chi va piano va lontano
xa2 (e)k bidali du duela 732 egun 6 ordu 11 minutu
#11 #9 Ez duzu ondo irakurri, ezarritako limiteak kaltegarriak izan litezkeenak baino bastante potentzia bajuagoak dira, beraz EZ dira kaltegarriak. Potentzia handiagokoak agian, ez dago ikerketa definitiborik.
#12 #10 piano piano gauzak egin eta aurrera joatearekin ados.
nik nioenean bi kontu daude.
A) hizkuntza aldaketa (ikastolak euskaraz jardutea)
B) Erabat konbentziturik nago informatika munduan euskarak etorkizunik badu, software librearen eskutik etorriko dena eta ez multinazionalen borondatetik.
A) bentakoa gakoa hemen dago. Irakasle eta ikasleek euskarazko softwarea erabiltzera aldatzera jo nahi dute? Zergatik daude XP eta MS office 2003 gehienak gazteleraz euskaratzerik badago? (nik ezagutzen ditudan ikastoletan zoritzarrez horrela da)
Beraz jauzi handiena, oso larria da kontzeptuz. Ikastolak euskaraz edo ez?
B) hemen bai pausoz pauso. Hobe da poliki eta ondo egitea gauzak. erabat ados.
edonola...
MS office 2007 erabiltzeak askoz jauzi handiagoa dakar erabilera ikaste aldetik Openoffice 2.3 erabiltzea baino.
eta...
IE erabiltzetik firefox (+euskalbar) erabiltzera pasatzea zuzenean pozez ematen den aldaketa da.
Beraz office eta nabigatzaile aldaketa bihar bertan egin ahal den aldaketa da. Borondaterik badago behinik-behin.
Sistema eragile aldaketari dagokionez. Eman bi urte Openoffice+firefox+thunderbird+calendar eta gero... saltorako prest.
zer faltako da ba? fitxategiak eta karpetak linuxen ere antzera kudeatzen dira (azken erabiltzaileaz ari naiz, ez salto lepora informatikariak mesedez!). Windowseko mahaigain berria (Cairo proiektua) ia Gnomeren kopia izango da, KDE4 itxura txundigarria du eta 2 urte barru linuxek daraman martxan (sei hilabetero hobekuntza handiekin) gaur ateratzen zaizkion akats asko konponduak izango ditu.
laburbilduz, Ikastolak euskaraz egin beharko luke eta etorkizunera begira poliki poliki euskara bermatuko dion bidea hartu.
Nire aldetik animoak besterik ez.
ander (e)k bidali du duela 732 egun 4 ordu 51 minutu
iruzkinak
http://www.ikasys.net