Firefox nabigatzailea gero eta erabiliagoa

Mozilla Firefox-en erabilerak gora egiten jarraitzen du. Analisi batzuren arabera, azken urtean software libreko programa honen erabilera 5 puntu igo da batez beste Europan, %28ra helduz. Finlandiak Firefox zaleena izaten jarraitzen du (%45,4) baina Frantzian (%25,8) eta Espainian (%21,5) ere badago zaletu ugari.
3 iruzkinetiketak: hemen: Teknologia bildu
erabiltzaileen botoak: 9, boto anonimoak: 11

iruzkinak

  1. #1   2007. urtean Zabaldu.com bisitatzeko %48,7k erabili du Firefox nabigatzailea, Internet Explorerren %45,76a gaindituz :-) Hauek ez dira euskal komunitatean aplika daitezkeen datu uniformeak, ezta gutxiago ere, webgune motaren arabera asko aldatzen den zerbait baita, baina pozgarriak dira horrelako datuak.
    arkaitz (e)k bidali du duela 309 egun 13 ordu 20 minutuarkaitz
  2. #2   Sustatun 2007an, Explorer %54 (aurreko urtean %65); Firefox-Mozilla %42 (aurrekoan %31).

    http://sustatu.com/1199359748
    luistxo (e)k bidali du duela 308 egun 16 ordu 40 minutuluistxo
  3. #3   Internet eta informatika munduan enteratuagoak daudenen aukera garbia da firefox nabigatzailea. Bestelako askok edozein nabigatzaile erabiliko lukete, baina IE windows-ekin datorrenez...
    iparraldeko_izar (e)k bidali du duela 308 egun 14 ordu 6 minutuiparraldeko_izar

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]