Web orrialdeak sortzeko ikastaroa euskeraz eta doan

EuskalSoft (euskalsoft.org) ekimen berriak, web orrialdeak sortzeko hiru egunetako ikastaroa emango du guztiz doan eta euskaraz. Gainera, kanpoan dagoen jendeak ere galdu ez dezan, internet bidez emango da ikastaroa. Iada hasi daiteke izena ematen nahiz eta gero aukerarik ez izan joateko; komenigarria da, interesatzen bazaizu, ahal bezain azkar izena ematea.
6 iruzkinetiketak: hemen: Teknologia bildu
erabiltzaileen botoak: 8, boto anonimoak: 5

iruzkinak

  1. #1   Ikusita ez dagoela datarik eta tokiaren berri ere ezer irakurri ez dudanez (agian itxu nabil...), "ikastaroa emango du" hori "ikastaroa emateko prest agertzen da" izanik zuzenagoa litzateke...
    Hey_neken (e)k bidali du duela 259 egun 23 minutuHey_neken
  2. #2   Bai, arrazoi duzu Hey_neken. Dena den, orrialdean ematen da informazio dena.

    Eskermila.
    asierbe (e)k bidali du duela 259 egun 9 minutuasierbe
  3. #3   Espero dut web estandarrak betetzen dituzten webguneak (ez web orrialdeak) sortzen irakatsiko dutela: horrelako jendea da beharrezkoa, sarea zaborrontzi bihurtu ez dadin. Hala bada, bejondeiela. Bestela, hurrengorako har dezatela hau kontuan. Azken finean, hasieratik estandarrak betetzen irakastea ez da zailagoa.

    Ikusten dut EuskalSoft indartsu hasi dela lanean, eta pozgarria da.
    3ARRANO (e)k bidali du duela 258 egun 21 ordu 35 minutu3ARRANO
  4. #4   Nik pozgarriago ikusiko nuke baldin eta ikastaro guztiak (eta ez bakarrik lehenengoa) doan emango balira, era horretan lortuko da bakarrik benetan teknologia berriak hedatzea euskal (ziber)munduan.
    janfri (e)k bidali du duela 258 egun 9 ordu 34 minutujanfri
  5. #5   Ez dut Euskalsoft-eko inor ezagutzen eta ez dakit nor dagoen proiektuaren atzean baina kritika askotxo irakurtzen dut ezer egin aurretik.

    Zerk pentsarazten dizue ez dutela webgune estandarrak sortzen irakatsiko edota hurrengo ikastaroak ere ez direla doakoak izango? Lehengo iruzkina ere ez dut ulertzen, data ez emateak ez du esan nahi "ikastaroa emango du" esateak gaizki dagoenik (nire ustetan behintzat, ez bainaiz filologoa).
    kokoteraino (e)k bidali du duela 257 egun 22 ordu 4 minutukokoteraino
  6. #6   @kokoteraino datarik ematen ez dutenean nire lagun askok 'afari bat egingo dugu' esaten didatenean bezala da, egin egingo da, noiz? Ez al da hobea, "ikastaroa proposatu da otsailaren azken bi astetan" edo antzeko zerbait? Apur bat zehaztea ez dator batere gaizki. Eta nire ustetan, orduantxe bilakatuko da hori notizia, bestela 'errealara bigarren mailara igoko da' idaztea bezalako zerbait da, noiz zehaztu gabe. Hobea da horrelakoetan 'tailer bat antolatu nahi da' edo antzekoren bat. Baino tira, nire uste xumea besterik ez da.

    Kritiken inguruan, agian jendeak mesfidantza du talde berri 'ezezagun' baten aurrean. Proiektu solido eta egonkor asko ere ezerretik hasiko dira, baina lehen esan bezala, emaitzarik ikusi ezean, duda egitea aukera bat da, beti ere errespetutik egiten bada eta modu konstruktiboan...

    Gainera inork ez du ideia txarra denik ;)
    Hey_neken (e)k bidali du duela 257 egun 9 ordu 32 minutuHey_neken

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]