Eusko Jaurlaritzak software libreari bai, baina etorkizunean...

Zabaldun komentatu genuen gertakariaren ondoren, ESLE elkarteko ordezkariak Eusko Jaurlaritzako ordezkari batzurekin batzartu ziren herenegun. Eusko Jaurlaritzak ez du bere erabakia aldatu eta txostena ere ez dute publikoa egingo. Gai honen inguruko aurreko albistea: http://www.zabaldu.com/3099/eusko_jaurlaritzak_openoffice_ez_erabiltzea_erabaki_du_eta_txosten_bat_idatzi_du_hori_justifikatzeko_gaztelaniaz/
12 iruzkinetiketak: hemen: Politika bildu
erabiltzaileen botoak: 15, boto anonimoak: 9

iruzkinak

  1. #1   Nire ustez orain da unea, software libreari BAI esateko unea.

    Hauteskundeak, promesak, partehartzea, herritarrak... badakizue.

    banner txiki bat aski izango da. [BAI software libreari] esateko.

    Ez dut uste askoz gehiago behar denik.

    Komunitate aktiboak dira Internetekoak (euskalduna, librezalea, soft_libraren ingurukoa.... linux_zaleak... )

    Zer iruditzen zaizue?

    Hipokresiari STOP
    gaztelumendi (e)k bidali du duela 753 egun 22 ordu 9 minutugaztelumendi
  2. #2   Documento de uso interno? Denon diruarekin egindako txostena eta ezin erakutsi?
    Julen (e)k bidali du duela 753 egun 19 ordu 32 minutuJulen
  3. #3   #1 Oso ideia ona iruditzen zait banerrarena
    ugaitzg (e)k bidali du duela 753 egun 18 ordu 25 minutuugaitzg
  4. #4   #1 #3 bannerra ondo dago, baina argi dago txapa jartzeaz gain zerbait gehiago egin beharko genukeela. Bestalde, ez naiz fio Eusko Jaurlaritzaz, azken batean, gaur egun ditugun gauza asko eta asko ez dira berari esker, pertsona batzuen konpromezu eta lan desinteresatuari esker baino.

    Laburbilduz, Eusko Jaurlaritzari zain egon baino, hobe da jendea erreklutatzen hastea, hitzaldiak, jardunaldiak eta antzekoak montatuz
    janfri (e)k bidali du duela 753 egun 18 ordu 7 minutujanfri
  5. #5   Lotsagarria EJren erantzuna nire ustetan. Herritarrengatik urrunago ezin egon...

    Eta tira, "guk" ere antolatu beharko dugu zerbait, azken finean nik erabiltzaile bezala nahi ditut askatasun hoiek eta mesfidantza apur bat sortzen dit enpresa elkargo batek hartzea borroka honen lehen lerroa.
    Hey_neken (e)k bidali du duela 753 egun 16 ordu 7 minutuHey_neken
  6. Txopi (e)k bidali du duela 753 egun 6 ordu 20 minutuTxopi
  7. #7   #4 #5, bat nator zuekin. Bannerrarena, sinbolikoki ongi egongo da, baina ba al du benetako eraginik? Erabiltzaile-mailako oihartzunak zabalagoa izan behar luke.
    Julen (e)k bidali du duela 753 egun 3 ordu 48 minutuJulen
  8. #8   #7 bat nator zurekin. Nire ustez, berriro diot, ezin duguna da itxaron jaurlaritzak bere iritzia aldatu arte, baizik eta software librea bultzatu gure inguruan eta denborarekin, jaurlaritzari iritziz aldaraztea. Nahiz eta jakingo duten badaudela esperientzia oso positiboak SLarekin (Extremadurakoa kasu), tabarra eman behar zaiela uste dut jaurlaritzak kontu batzutan duen inertzia (gauzak aldatzeko gogo falta) dela-eta
    janfri (e)k bidali du duela 753 egun 3 ordu 36 minutujanfri
  9. #9   #7 ez dakit "tabarra" edo "kaka" (nere herrian dioten moduan) eman behar degun, argi daukadana txosten hori publikoa egitea ez dela eskaera huts batean geratu behar, exijentzia bat izan behar du.

    @julen, @txopi, @... bere garaian xuxen-ekin prestatu genuen gunea berpiztu dezakegu.... baten bat animatzen da manifestua idaztera?
    Hey_neken (e)k bidali du duela 753 egun 3 ordu 28 minutuHey_neken
  10. #10   uuups, #7 nionean #8 zen :-)
    Hey_neken (e)k bidali du duela 753 egun 3 ordu 27 minutuHey_neken
  11. #11   Norbaitek gauzak nahastea dela esan dezake (ez nintzateke ados egongo). Software Librea aipatzea ez zait nahikoa iruditzen. Kultura eta informazioa librean ere pausoak ematen hasi behar dutela ere argi uzten duen testu bat nahiko nuke nik. Hori barnean ez badator nire ustez testua hankamotz geldituko litzateke. Azken finean atzean dagoen logika bi gaiei era antzekoan eragiten baitio.
    teketen (e)k bidali du duela 753 egun 1 ordu 55 minututeketen
  12. #12   #11 Ados. Azken batean, dena batera doan zerbait da.
    janfri (e)k bidali du duela 753 egun 44 minutujanfri

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]