Herritar espainiarrek ba al daute torturaren existentziaren konzientziarik edo, benetan, beren poliziek inoiz ez dituztela euskal herritarrak torturatu sinistuta daude? Igor Porturen ospitaleratzearen ostean, post bat idatzi nuen bide horretan:
http://tinyurl.com/38vcsh Gaur, Ignacio Escolarren blogak harritu nau. Romanoren argazkiak edo Otamendik (egunkari bateko zuzendariak)salatutakoak ez zituzten Espainiako kontzientziak harrotu (sentipen hori dut behintzat). Sarasola eta Porturen inguruko gertakariek lortu al dute oihartzun hori?
iruzkinak
http://www.escolar.net/MT/archives/2008/01/el-terrorismo-no-justifica-la-tortura.html/comment-page-1/#comments
Nire ustez azken gertakari eta salaketek ez dute hori aldatu. Jende askok ez daki zer gertatu den, dakitenek ez dute sinesten tortura gertatu denik eta sinesten dutenek onartu eta txalotu ere egiten dute. Hori bai, gehiengoez ari naiz. Badira gutxi batzuk sinistu eta kritikatu ere egiten dutenak baina, ene uztetan, hauek gutxiengo isil bat dira.