Iruña Veleiako iruzurra agerian geratu da.

Araba aldean dagoen Iruña Veleiako gune arkeologikoa iruzurra dela deritzo Juan Carlos Moreno García egiptologoak. Euskararen lehen idatzizko agerpenak zeudela esan zen bere garaian, aidanez III. mendekoak. Berria Barrapuntoren eskutik, gazteleraz beraz.
6 iruzkinetiketak: hemen: Zientzia bildu
erabiltzaileen botoak: 7, boto anonimoak: 10

iruzkinak

  1. #1   Hona hemen gai honen inguruan Zabaldun agertu diren albiste batzuk:

    http://www.zabaldu.com/?search=veleia
    Txopi (e)k bidali du duela 241 egun 12 ordu 25 minutuTxopi
  2. #2   Milesker Txopi!
    xa_2 (e)k bidali du duela 241 egun 11 ordu 21 minutuxa_2
  3. #3   Hau hemen azaldu den denbora bertsuan, Sustatun Eliseo Gil Veleiako zuzendariaren gaurko adierazpen batzuen berri informatu dugu: http://sustatu.com/1199976020
    luistxo (e)k bidali du duela 241 egun 10 ordu 26 minutuluistxo
  4. #4   Ez da gauza berria, Celtiberiako foroan bi urte daramatzate kontu honi bueltak ematen:

    http://www.celtiberia.net/articulo.asp?id=3119

    Kontuz, hor 1.000 post baino gehiago daude zazpi haritan banatuta.

    Celtiberian Juan Carlos Morenoren lehen iritzia 2006ko azaroaren 24an aipatu zuten:

    http://www.celtiberia.net/articulo.asp?id=2364#r53518

    Ia hasieratik bertatik jarri izan da zalantzan aurkikuntza hauen egiazkotasuna.
    asiersar (e)k bidali du duela 241 egun 10 ordu 1 minutuasiersar
  5. #5   Dirudienez, batzuek interes itzela dute aurkikuntza hori iruzurrezkoa izan dadin. Beste nonbaiteko aurkikuntza balitz hain zorrotz jokatuko lukete? Utz diezaiegun ikerlariei patxadaz ikertzen eta ondorioak proposa ditzatela.
    tusfo (e)k bidali du duela 240 egun 14 ordu 48 minututusfo
  6. #6   Neu tusforekin bat nator, batzuek interes handiegia dute gezurra dela esateko.Neronek momentuz ez dut inondik ikusten ustezko iruzurraren frogarik.
    Beurkotarra (e)k bidali du duela 239 egun 13 ordu 9 minutuBeurkotarra

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]