www.gara.net/azkenak/01/57052/es/Un-testigo-presencial-afirma-que-dete...
teketen (e)k bidali du duela 326 egun 10 ordu 27 minutu, duela 326 egun 9 ordu 49 minutu argitaratuta
Igor Portu eta Mattin Sarasolaren atxiloketak ikusi zituen lekuko batek Guardia Civilaren bertsioa ezeztatzen du atxiloketak garbiak izan zirela eta atxilotutakoek erresistentziarik aurkeztu ez zutela adieraziz Bergarako epaitegian.
iruzkinak
Albistearen arira, begi bistakoaren kronika. Guardia Zibilaren bertsioa bi hankako mahaia baino ahulagoa da. Zergatik ez dute gure ordezkariek Rubalcabari aurpegira "gezurtero!" otsegiten?
offtopic: Aitortzen dut eztabaida interesgarri baten hasiera izan daitekeela, lekua (gunea) eta ordua (era) eta hitz egingo dugu. Gai ordenean hori bai azken boladan gure ideiak internazionalitzateko gaia ere badago.
GARA lan bikaina egiten ari da afera honetan. Bere gunea, bisitatuena izaten ari da astelehena geroztik. Orain ere, berak sortu du albistea.
Bidebatez Zorionak GARAko ekipoari! Aupa ekip0!
Bergarako epaitegira joateko erabakia hartzea ziur nago ez zuela erraza izango, baina utzikeria/alperkeria/beldurra alde batera utzita, bere konzientziak zuzena zena egitera behartu zuen eta zoriondu nahiko nuke horregatik.
Bestalde, zorionak neure partez ere Garakoei. Gobernua hormaren aurka jartzea lortzen hari da. Aiii, dena ixilik pasatzeko intentzioa zutenak...
Bestalde, interesgarria litzateke, oso, ikustea ze hedabidek publikatu duten lekukoaren kontu hau, askok isilarazi dutela uste baitut.
Atzo Garan, Berrian eta ETB24n ikusi nuen. Gaur DEIAn eta 20minutosen ere. Beste inon ikusi duzue?
Batez ere El Mundok eta El Paisek zer egin duten jakin nahi nuke, paperezko edizioan sikiera zatitxo txiki bat edo publikatu duten...