Igor Portu: El Mundo eta El Paisek ere bertsio ofizialaren sendotasun eza onartu behar izan dute

Ez espero torturaren aurkako salaketa sutsurik, ezta Guardia Zibilaren lanari inongo kritikarik, baina sintomatikoa da El Mundo eskuindarrak eta El Paisen (PSOEren bozeramalea) editorialek Igor Porturi emandako tratuari buruz Guardia Zibilak emandako eta Rubalcabak zabaldutako bertsioaren ahultasuna agerian jartzea. Badirudi oraingoan ezkutatu ezin, eta zauriak milizkatzen hasi direla. El Paisen editoriala: http://www.elpais.com/articulo/opinion/Etarra/hospital/elpepuopi/20080108elpes
3 iruzkinetiketak: hemen: Politika bildu
erabiltzaileen botoak: 15, boto anonimoak: 20

iruzkinak

  1. #1   Editoriala ez zeok irakurtzeik. Harpidedunek dute baimena soilik.
    xa_2 (e)k bidali du duela 366 egun 5 ordu 10 minutuxa_2
  2. #2   #1 El Paisekoa bai, El Mundokoa bidaltzen dudan enlazean dago. Blog batean dagoen C&P bat da, zuk esan bezala originala arpidedunentzat bakarrik bait da. Ez, eneok El Mundoa harpidetuta xD

    Nire ustez, editorialetako esaldi gakoak. El Pais:

    "será necesario aclarar puntos oscuros o ambiguos de la versión ofrecida por el ministro"

    "el parte médico es difícilmente compatible con esa descripción (Guardia Zibilaren bertsiokoa)"

    El Mundo:

    "La explicación de Interior, sin embargo, presenta algunas dudas razonables."

    "el detenido acompañó a los agentes durante el registro de su domicilio en la noche del domingo, supuestamente ya lesionado, lo cual parece extraño, como mínimo."
    ikatza (e)k bidali du duela 366 egun 4 ordu 58 minutuikatza
  3. #3   Bi egunkari hauek torturak beste hainbestetan ezkutatazen saiatuak dira, tortura, hilketa eta halako kasu lotsagarriak ez dira-eta berriak, ez gutxi ere, geure herrian. Beraz, burura datorkidan galdera da: zergatik orain bertsio ofizialaz zalantza egin? Mundorena ulergarria: hauteskundeak atarian eta PSOEri egurra eman. Baina elpaisena? zapaterori ere bizkarra piskat berotu, eta ez da lehen aldia azken boladan. Psoen biltzen diren familien arteko lehia? zpri ohea egin?
    tusfo (e)k bidali du duela 365 egun 8 ordu 39 minututusfo

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]