Ospitaleratu egin dute Guardia Zibilak Arrasaten atxilotutako gazteetako bat

Igor Portu, Guardia Zibilak atzo Arrasaten Mattin Sarasolarekin batera atxilotu zuen gaztea, Donostiako Ospitaleko zaintza berezietara eraman behar izan dute, instituto militarraren eskutan inkomunikatuta egon den bitartean biriketan jaso duen kolpe baten ondorioz, Askatasunak jakinarazi duenez. Lesakarrak dira bi gazteak eta ustez Gorka Lupiainezen atxiloketarekin zer ikusirik izan dezake azken operazioak. Gazte honek bortizki torturatua izan zela salatu zuen.
12 iruzkinetiketak: hemen: Euskal Herria bildu
erabiltzaileen botoak: 18, boto anonimoak: 38

iruzkinak

  1. #1   Lesakako kronika dakar Ttipi Ttapa aldizkariaren bertsio elektronikoak: http://www.ttipi.net/MCW_desarrollo.php?contenidoID=1199696929

    Bertatik ere jarraitu ahal izango da informazioa.
    gaztelumendi (e)k bidali du duela 329 egun 14 ordu 27 minutugaztelumendi
  2. #2   Bi sahiets hautsirik. Ez dirudi nerbioek eragindako krisialdi bat denik...
    ikatza (e)k bidali du duela 329 egun 14 ordu 17 minutuikatza
  3. #3   http://www.info7.com/ Irratian osasun partearen berri eman dute: Saihetsak hautsita, eta haustura horrek biriketan eragindako perforazioa, begian kolpea eta baita bizkarraldean ere. Pronostiko larria, nahiz eta medikuen ustez bere bizia ez dagoen arriskuan.
    xuriken (e)k bidali du duela 329 egun 13 ordu 59 minutuxuriken
  4. #4   Eta oraindik ere esaten jarraituko dute hemen ez dela torturarik erabiltzen...
    ZaPo (e)k bidali du duela 329 egun 13 ordu 45 minutuZaPo
  5. #5   Zenbat tardatuko dute eskaileretatik jausi zela edo lehiotik bere burua bota nahi zuela esaten? Hau ez al da tortura? Hau ez al da terrorismoa? Noiz arte babesa emango zaio euskal erakundeetatik Guardia Civil-ari? Hau al da demokrazia?
    Koldotxu (e)k bidali du duela 329 egun 13 ordu 40 minutuKoldotxu
  6. #6   Guardia Zibilaren bertsioa: polizi autoan sartzean atearekin jo omen da. (??!!)
    ikatza (e)k bidali du duela 329 egun 12 ordu 42 minutuikatza
  7. ikatza (e)k bidali du duela 329 egun 12 ordu 42 minutuikatza
  8. #8   Aski da! zein hizkuntzatan oihukatu behar dugu hori erespeta gaitzaten!!

    Lotsa, amorrua, mina...dena batera..
    Olatz (e)k bidali du duela 329 egun 8 ordu 14 minutuOlatz
  9. #9   #6 Benetan zabiltza? Uste nuen gutxienez gezur sinisgarriago bat asmatuko zutela... eta espainiar batzuek sinistu egingo dute, edo okerrago, merezia zuela esango dute eta kitto.
    3ARRANO (e)k bidali du duela 329 egun 8 ordu 11 minutu3ARRANO
  10. #10   #9 eta euskal herritar baztuek ere esango dute hori (eta zenbatek pentsatuko), ondo merezia zuela eta gutxiegi ere badela egin diotena. Begiratu bestela elcorreodigital.com-en hainbaten iritziak. Espainiar estatua, europa, mendebaldeko "demokraziak" gero eta gehiago dira faxismo hutsa zuzenbide estatu baino. Beldurra ematen dit, eta kristoren amorrazioa.
    tusfo (e)k bidali du duela 329 egun 5 ordu 24 minututusfo
  11. #11   Adi orain Estatuaren erantzunari. Egindakoa ezkutatu ezin izan dutenean, "ikusten, zerbait gertatzen denean jakin egiten da, ez dira torturak ixilarazten, sistemak funtzionatu egiten du" esaten hasi dira iada. Nazkagarria.
    galustiza (e)k bidali du duela 329 egun 3 ordu 40 minutugalustiza
  12. #12   Onak eta gaiztoak, demokratatak / biolentoak, kondenatzen dugunok / ez duzuenok kondenatzen... Antipentsamendu hori inposatzen digutenean, tortura hauetaz (edo Gorka LupiaƱezenaz) gogoratu, eta -beti bezala- buruan izango dugu estatu honetan ez dagoela demokraziarik. Tamalez, ez gaude Norvagian (nahiz eta herri horietan ere sukar "antiterrorista" hedatzen ari den).
    ikira (e)k bidali du duela 329 egun 2 ordu 32 minutuikira

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]