Euskaltzaindiaren Hiztegi Batuari CC lizentzia esleitu diote

Euskaltzaindiak Hiztegi Batuko sarrerak kontsultatzeko aukera eskaintzen du bere webgunean. Gaur ikusi dudanez, ohartxo bat gehitu diote kontsulta horri: "Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude." Urrats bat aurrera, txikitxoa bada ere.
5 iruzkinetiketak: hemen: Euskara bildu
erabiltzaileen botoak: 15, boto anonimoak: 21

iruzkinak

  1. #1   Urrats garrantzitsua. Itzela egia esateko. Bide berri baten abiapuntua...
    gaztelumendi (e)k bidali du duela 334 egun 10 ordu 41 minutugaztelumendi
  2. #2   Creative Commons Aitortu urrats handiagoa litzateke, eta zuzenean jabego publikora igaroko balitz, are handiagoa. Baina egia da, oso ondo dago.
    asiersar (e)k bidali du duela 334 egun 8 ordu 35 minutuasiersar
  3. #3   OHARRA: Euskaltzaindiaren webgunearen lege-oharrean azaltzen den bezala, erabili duten lizentzia Creative Commonseko BY-NC-SA 2.5 bertsioa da. Kontuz, bertsioa zehaztea ezinbestekoa da eta. Askok argi daukazuela badakit baina oroigarri bat ez da txarto etortzen :-)

    Bestalde, gogoratu nahi dut orain dela bi hilabete Euskaltzaindiak bere arauak lizentzia berdinarekin argitaratu zituela:

    http://karrajua.org/blog/benito/euskaltzaindiaren_arauak_banatzeko_sistema_berria#comment

    Ez hori bakarrik, Euskal Onomastikaren Datutegiko (EODA) deiturak, toponimoak eta exonimoak eta baita JAGONET galdera-erantzunen datu-basea, CC BY-NC-SA 2.5 lizentziapean daude.

    Beraz, ZORIONAK Eusko Jaurlaritzari guztion diruarekin egiten duen lana benetan guztiontzako dela ulertzeagatik eta bere emaitzak zabaltzeko copyright murriztaileak dauzkan oztopoak saihesteagatik.

    Hala ere, EzKomertziala (NC) klausula erabiltzeak suposatzen dituen oztopoak kontutan eduki ez izana pena bat dela deritzot. Gainera, Asiersarrek esan bezala, jabetza publikoan jarriko balituzte askoz hobeto. Laster horrela izatea espero dut.
    Txopi (e)k bidali du duela 334 egun 1 ordu 2 minutuTxopi
  4. #4   Ez da eduki librea inondik inora. Adibidez, Tagzaniak ez du baimenik euskarazko toponimia akademikoki ofiziala erabiltzeko. Asmo komertzialeko gunea denez, eskaera bideratua du (aspalditik!) eta momentuz, baimenik ez.

    NC lizentziak tranpa bat dira.
    luistxo (e)k bidali du duela 333 egun 14 ordu 40 minutuluistxo
  5. #5   Gris eskala batean urrats bat besterik ez da, baina urrats bat zentzu onean. Txopiren ikuspuntu progresibora (eta positibora) apuntatzen naiz. Hau da, hau ondo dago baina gehiagora joan behar du, domeinu publikoa helmuga da. Gris eskalan aurrera goaz beltzetik (copyright ...) domeinu publikora eta horregatik pozten naiz.
    teketen (e)k bidali du duela 333 egun 11 ordu 37 minututeketen

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]