Denbora gelditzen ari ote da?

Zientzialari talde batek, EHUko Bilboko kanpusean dagoen José María Martín Senovilla fisikaria buru dutela, puntako ikerketak egiten dabiltza eta urruneko supernoven mugimendu abiadura misteriotsuari azalpena aurkitu nahian, unibertsoko denbora geldotzen ari daitekela ondorioztatu dute. Hedabide berezituak ikerketa txudigarri hau zabaltzen hasi dira (New Scientist, Physical Review D, UK Telegraph, Wired Science). zientzia.net eta basqueresearch.com webguneetan oraindik ez dut aipamenik ikusi.
4 iruzkinetiketak: hemen: Zientzia bildu
erabiltzaileen botoak: 7, boto anonimoak: 9

iruzkinak

  1. Txopi (e)k bidali du duela 375 egun 13 ordu 30 minutuTxopi
  2. #2   Apurtxo bat kanpix (quisquilloso) izatearen beldurrez: Izenburuari ez al zaio falta ote bat? (denbora gelditzen ari ote da?). Honelako duda txikiak argitzeaz batera aberasten dugu geure euskararen ezagutza :-)
    iparraldeko_izar (e)k bidali du duela 374 egun 19 ordu 46 minutuiparraldeko_izar
  3. #3   Izenburua zuk esan bezala aldatu dut. Egia esan, albistea ote hitzarekin argitaratu nuen baina ez neukan argi nola idatzi egokien eta minutu gutxira albistearen gorputzean zuzenketatxo bat egin nuenean, ote hitza kendu nuen izenburuan. Ea horrela zuzenago dagoen. Eskerrik asko zure iruzkinagatik!
    Txopi (e)k bidali du duela 374 egun 17 ordu 41 minutuTxopi
  4. #4   Bai beno, ni ere ez nago ehuneko ehunean ziur, baina hobeto gelditzen delakoan nago. Hala ere, aurreko eran zuzen ote zegoenaren dudarekin jarraitzen dut...
    iparraldeko_izar (e)k bidali du duela 374 egun 15 ordu 25 minutuiparraldeko_izar

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]