Batasun handia '18/98 auziko' "epai politikoa" salatzeko

[K&I] EAJ, EA, Batasuna, EB, Aralar, EHAK, EAE-ANV, Zutik, ELA, LAB eta CCOOko kideak bildu dira, besteak beste, gaur, Bilbon, prentsaurrekoan. "Epaia injustua eta politikoki bideratua" izan da 18/98+ taldearen ustez. "Edonor, zu zeu, jakin gabe ere, ETAkoa bihur zaitezke. Ez dago armak erabili beharrik ETAkoa izateko", salatu dute. Espainiako Auzitegi Nazionala desagertzeko eskatu dute.
2 iruzkinetiketak: hemen: Euskal Herria bildu
erabiltzaileen botoak: 14, boto anonimoak: 14

iruzkinak

  1. #1   Batu batu dira, baina adostu al dute ezer? Euskal gizartea batu, eta erantzuna antolatzeko ordua dela iruditzen zait.

    Euskal herritarrak oro gaude susmopean. Euskal Herria badenik pentsatze hutsak ETAko egiten gaituelako.

    Horregatik, Euskal Herria badela frogatu behar dugu, lehenbaitlehen. Baita sarean ere.

    Blogariok ere, zeozer zelan zer egin pentsatzen hasi beharko dugu.
    gaztelumendi (e)k bidali du duela 262 egun 3 ordu 9 minutugaztelumendi
  2. #2   #1 Bada, gaur egun zerbait egiteak beldurra eta guzti ematen du, "ETAren komando zibernetikoa" bezala ez ote gaituzten auzipetiko! (Meneamen ibili naiz bueltaka eta espainiarrek betiko lepotik burua. Irain asko, baino askok oraindik 18/98 kale borrokari buruzkoa dela uste dute).

    Zerbait egitearen alde ni behintzat. Meme bat, mail bombing bat?
    ikatza (e)k bidali du duela 262 egun 3 ordu 1 minutuikatza

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]