Iruñeko udala Olentzero edo Bizarzuri nahiago dugun galdetzen ari da

Iruñeko Udalaren webgunean inkesta egiten ari dira ea zein nahiago dezun eguberritan oparia ekartzeko eta gure olentzero maitia bigarren postuan dago, Espainiar Kontsumitzaile inperialista Erregeen atzetikan, horretaz ba animo eta sartu honako helbide honetan eta aupatu olentzero dagokion lekura, Iruñerriko auzo eta kale guztietara! Zorionak eta Urte Berri on! Emaitzak: http://www.pamplona.es/encuesta/resultados.asp?idencuesta=20
6 iruzkinetiketak: hemen: Bitxikeriak bildu
erabiltzaileen botoak: 19, boto anonimoak: 20

iruzkinak

  1. #1   Bizarzuri = Papa Noel (Aita Noel?), ETBko marrazkien arabera behintzat.
    galustiza (e)k bidali du duela 826 egun 2 ordu 54 minutugalustiza
  2. #2   Bata txapelarekin ta bestea txonoarekin, biak kontsumoaren bultzatzalle.
    bedaio3000 (e)k bidali du duela 825 egun 17 ordu 48 minutubedaio3000
  3. #3   Zenbaitek Iruinean ez dute gogoko Olentzeroa.Ez dakigu mozkorra ei delako, txapela daramalako ala ikatza ekartzen dielako.Neure herrian Bizarzuri gehiegi ikusten dut, eguberrion eta osasuna( aupa Athletic).
    Beurkotarra (e)k bidali du duela 825 egun 6 minutuBeurkotarra
  4. #4   bata ardozalea, tripaundia, dionisiakoa eta proletarioa. Bestea politikoki zuzena, aristokratikoa eta gainera yankia.
    Amonamantangorri (e)k bidali du duela 821 egun 23 ordu 56 minutuAmonamantangorri
  5. #5   Kendu egin dute inkesta. Badirudi ez zaiela gustatu Olentzerok irabaztea, eta emaitzak ikusteko aukerarik ere ez dago jada.
    arkaitz (e)k bidali du duela 821 egun 23 ordu 28 minutuarkaitz
  6. #6   Asier Azpilikueta BERRIAko kazetariak gai hori bera plazaratu du bere blogean.

    http://www.berria.info/blogak/azpilikueta/?title=olentzerok_irabazten_duelarik_gaizki&more=1&c=1&tb=1&pb=1
    gaztelumendi (e)k bidali du duela 821 egun 22 ordu 9 minutugaztelumendi

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]