Branka, Bilboko egunkari berria

Euskal Herriko hiririk jendetsuenean, goizero langileei banatzen zaizkien doako beste egunkari horietako bat kaleratu da gaur. Ezker abertzalearen sintoniarekin, AHT, EAE-ANV eta auzoetako informazio desberdinak euskaraz eta gaztelaniaz lantzen ditu lehen aleak. Denok ikus dezakezuenez, 12 orrialderekin hasi dira: http://www.branka.biz/images//web_egunkaria.pdf
5 iruzkinetiketak: hemen: Gizartea bildu
erabiltzaileen botoak: 13, boto anonimoak: 3

iruzkinak

  1. #1   Txopin Sustatun be aitatu deure, zuk ez bezala, eurak ez daure zabaldu.com aitatzen.

    Beharbada Sustatukoren bat, gaur goizean Bilboko metroan ibili da, eta eskuan jaso du Bilboko branka.
    gaztelumendi (e)k bidali du duela 269 egun 4 ordu 3 minutugaztelumendi
  2. #2   Nik egunkaria eskura jaso dut gaur goizean. Hala ere, egunak dira Branka jakitera emateko kaleetan kartelak daudela.

    Batzuk eta besteak aitatzeari buruz, ezin dugu jakin kasu bakoitzean informazioa nondik nora doan. Nik argi daukadana, iturriak ez aitatzea norberaren kalterako dela da. Zabaldun, Zabalduko edukiak, Sustatukoak, Indymediakoak, Marrapuntukoak eta interesgarria den edozein webgune, weblog eta abarren edukiak daude. Sustatun ez dakit.

    Erabiltzaileek, kanpoko iturriak jasotzen ez dituzten (edo aitatzen ez dituzten) webguneak banan-banan ikusi ditzakete, eta horretarako denbora edo gogorik ez badaukate, Zabalduk bezala merezi duten eduki guztiak jakinarazten dituen lekura joko dute. Nik argi daukat, aukeratu behar izatekotan, Zabaldu bezalako webgune ireki batera joko dudala, inguruetako webguneetan ekarpen interesgarri bat egiten bada Zabaldu bitartez jakingo bait dut. Sustatun ez dakit.

    Hala ere, argitu nahi dut, ni Sustatu zalea edo Zabaldu zalea baino gehiago, informazio zalea naizela. Lehen, Sustatu bakarrik geneukan, eta noski, bera zen webgunerik onena. Baina gaur egun nire ustez informazioa ondoen kudeatzen duen euskal webgunea Zabaldu da. Eta iturriak aitatzearen kontu hau ez da inolaz ere, hori pentsarazten nauen arrazoi bakarra. Baina ez dut gehiago luzatu nahi!

    Agian, Sustatuko norbaitek oker nagoela erakutsi diezadake...
    Txopi (e)k bidali du duela 269 egun 2 ordu 13 minutuTxopi
  3. #3   Zer naz Branka ondiño ikusi ez dauan bakarra? Metroko zein geltokitan banatzen da?
    kna2s (e)k bidali du duela 269 egun 1 ordu 4 minutukna2s
  4. #4   Deustuko Iruña kalean dagoen metro-ahoan behintzat banatu dute.
    Txopi (e)k bidali du duela 267 egun 20 ordu 21 minutuTxopi
  5. #5   Paperezko aldizkarian eta webgunean bertan esaten dutenez, paperezko bertsioa bi hilabetero banatuko dute metroko ahoetan:

    http://www.branka.biz/index.php?option=com_content&task=view&id=57&Itemid=47
    Txopi (e)k bidali du duela 265 egun 6 ordu 19 minutuTxopi

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]